Borrar

Astigarraga

Mundarro Petritegik galdu egin zuen Orion jokatutako partidu orekatuan

El Diario Vasco

ASTIGARRAGA.

Martes, 18 de marzo 2025, 08:01

Larunbatean Mundarro Oriora joan zen jokatzera eta porrotarekin itzuli zen etxera, hiru jardunaldi galdu gabe egon ondoren. Oriokoren aurka aritu ziren astigartarrak eta 1-0 galdu zuten partidua.

Astigartarrak ondo kokatuta egon ziren, azken partidetan bezala, berdegunean, txukun eta lehiakor. Atsedenaldira golik gabe iritsi zen partida 45 minutu ore-katuren ondoren.

Bigarren zatia hasi eta 10 minutura etxekoek partidako gol bakarra sartu zuten. Une horretatik aurrera, moreek pauso bat eman zuten aurrera eta hainbat aukera izan zituzten: langa bat, etxekoek marra gainetik atera zuten beste bat, eta abar.

Azkenean, ezin izan zen berdinketaren gola lortu. Larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan, Zarkumendegin, Zizurkilgo Danena taldea hartuko du taldeak azken partiduen ildo beretik jarraituko duelakoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mundarro Petritegik galdu egin zuen Orion jokatutako partidu orekatuan