Astigarraga
Hainbat jarduera antolatu dira asteburu honetarakoUrtero bezala, jaien aurreko asteburutik hasita hainbat jarduera antolatu dira herritarrentzat. Ostiral honetan 19:00etan Txomiñenea pilotalekuan, Santio Jaietako esku pilota txapelketa ospatuko da, Mundarro elkarteak antolatuta.
Larunbatean 11:00etan pilotalekuan, pilota- pala txapelketa 11-17 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat; eta 17:30etan Kontxa Etxeberria plazan Funcional Hybrid training saioa egongo da (16 urtetik gorakoak). 18:00etan Txomiñenean pilotalekuan: Pala txapelketaren finala. 18:30etan Emakumeon plazan, sardina jatea Aurrera txuri urdinak elkarteak antolatua.
Gauean, hainbat urteren ondoren, aurten berriro izango da jaien atariko emanaldi batez gozatzeko aukera Astigarragan, 22:30ean hasiko da.
Igandean 11:00etan Kontxa Etxeberria plazan herri kirolak (3-11 urte) egongo dira eta 11:30ean Joseba Barandiaran plazatik, Txirrindulari igoera herrikoia ospatuko da Santiagomendira. 11:30ean infantilak, kadeteak eta juniorrak, eta 12:00etan helduen proba hasiko da erdiguneko plazan.