Gaur goizean ospatuko da herrian Euskaraldiaren jaialdia, festa giroan
Horma-irudi bat margotzeko aukera egongo da eta bertso saioa eta hamaiketakoa ez dira faltako
MARÍA CORTÉS
astigarraga.
Domingo, 20 de noviembre 2022, 00:06
Ostiralean hasi zen Euskaraldia, baina gaur ospatuko da jaialdi nagusia Astigarragan. Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera ekimenari, Joseba Barandiaran plazaren parean dagoen paretan, 'Astigarragan Euskaraz' horma-irudi erraldoia margotuz. Herriko Udalak ahalik eta horma-irudirik parte hartzaileena osatu nahi du eta herriko eragile eta herritar guztiei luzatzen die deia, «Astigarragan euskaraz bizitzeko autua denon artean eraikiko dugula irudikatzeko». Pau Figueres artistak gidatuko du margolana eta lehen brotxakadak AEK euskaltegiko ikasleek emango dituzte, euskara ikasteko herritarren ahalegina balioan jarri eta errekonozitzeko modu bat izango baita. Edozein kasutan, egun osoan zehar izango dute herritar guztiek horma- margotzeko aukera.
Publicidad
Jaialdiarekin jarraituz, eguerdiko 12:00etan, bertso-saioa egongo da Alaia Martín eta Aitor Etxebarriazarragarekin. Kantuan arituko dira Bertso Eskolako ikasleekin batera, Emakumeon plazan. Gaiak Agin Laburu astigartarrak jarriko ditu. Saioaren ondoren, mokadutxoa izango da gerturatzen diren herritar guztientzat.
Izen-ematea eta txapak
Oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek, datuak berretsi beharko dituzte bakarrik. Eta partaide berriek, datu gutxi batzuk baino ez dituzte eman beharko.
Izena emateko bi aukera izango dira: Internetez, izenematea.euskaraldia.eus helbidean formulario labur bat beteta edota nahiago dutenek txapa banaketarako herrian zehar jarriko diren mahaietan, bertan.
Gaur, 12:00etan, Joseba Barandiaran plazan egongo aurengo edizioan parte hartuko duten herritarrek euren ahobizi edota belarriprest txapa jasotzeko mahaia.
Ostiralean hasi zen Euskaraldia eta abenduraren 2ra arte ospatuko da hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa sozial hau. «Jakina denez, hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera zabaltzea du helburu Euskaraldiak. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bere buruari jarritako erronka izango da ohitura aldaketen abiapuntu. Ekimenen sustatzaileek 'erronka zehatzak' jartzeko proposamena luzatu dute, horietatik abiatuta euskarazko harremanak areagotu eta hizkuntza portaera berriak probatzeko, norberaren hizkuntza ohiturak aldatu eta inguruko pertsona eta erakundeetan eraginez», adierazi dute antolatzaileek.
Abendura arte kaleak beteko dituztu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. «Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da», azaldu zuten Euskaraldiaren ekimeneko arduradunek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión