Astigarraga
Ekaina, LGTBIQ+ harrotasunaren hilabetea izango da AstigarraganSecciones
Servicios
Destacamos
Astigarraga
Ekaina, LGTBIQ+ harrotasunaren hilabetea izango da AstigarraganEl Diario Vasco
astigarragA.
Sábado, 31 de mayo 2025, 21:20
Ekainaren 28an LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da eta Astigarragak aurten ere bat egingo du aldarriarekin. Herriko hainbat eragilek -Emakumeon Etxeak, Gazte Asanbladak, Xaguxar Aisialdi Taldeak, Matazak indarkeria sexistaren aurka elkarteak- eta Udalak hilabete osoan zehar antolatutako ekintzetara parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.
Buruntzaldeko Transmaribibollo Sarearen aurkezpena izango da ekainaren 11n, asteazkenean, 17:30ean, Emakumeon Etxean. Eskualde mailako sare hau zergatik eta zertarako sortu zen, nola funtzionatzen duen eta herritarrek nola har dezaketen parte azalduko dute. Eskualde mailan erreferenteak izateko, elkar ezagutzeko eta interesak edo kezkak konpartitzeko abagunea izango da.
Horrez gain, bi hitzaldi izango dira Emakumeon Etxean, Hiruki Larroxa taldeko Egoitz Arbiol Albenizen eskutik. Eskuin-muturraren indartzeak LGTBIfobiari bultzada eman dio eta horren adierazle dira kolektiboak jasaten dituen erasoen eta haien kontrako delituen gorakada. Horren inguruko hitzaldia izango da 'Faxismoaren aurrean, harrotasunez aurrera!' izenburupean, ekainaren 4an, asteazkenean. Bestalde, 'sexilioa'-ri buruzko hitzaldia ekainaren 18an jorratuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.