Astigarraga
Añarbeko bigarren kanaleko obrak direla eta Oiarbide bidea itxi egingo daAzaroaren 16ra arte itxita egongo da bidea ibilgailuentzat, eta etxebizitzak dituzten bizilagunak pasa ahal izango dira soilik
El Diario Vasco
Astigarraga.
Lunes, 3 de noviembre 2025, 21:00
Añarbeko ur-hornidurako hodiaren obren ondorioz, Oiarbide bidea ibilgailuentzat itxita egongo da azaroaren 4tik 16ra bitartean. Jarduketa egiten ari den eremuan etxebizitzak dituzten bizilagunak pasa ahal izango dira soilik.
Publicidad
Beraz, herritarrek beste bide batzuk erabili beharko dituzte eta eskatzen zaie Udalatik arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatu ditzatela.
Saneamendu-lanak amaitu ondoren, bidea asfaltatzeko lanak egiteke geratuko dira, aurrerago burutuko direnak. Lan horiek hasi aurretik, behar adineko aurrerapenarekin jakinaraziko da trafikoan izango dituen eraginak.
Añarbe
Añarbeko obrek herriko hainbat puntutan eragin dute. Une honetan asfaltatze lanak egiteke daude udalerriko hainbat puntutan -Kale Nagusia, Iparralde Bidea eta Santio Zeharra-. Aurreikuspenen arabera, lan horiek 2026. urtearen hasieran amaituko dira, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión