Borrar

Astigarraga

Añarbeko bigarren kanaleko obrak direla eta Oiarbide bidea itxi egingo da

Azaroaren 16ra arte itxita egongo da bidea ibilgailuentzat, eta etxebizitzak dituzten bizilagunak pasa ahal izango dira soilik

El Diario Vasco

Astigarraga.

Astelehena, 3 azaroa 2025, 21:00

Comenta

Añarbeko ur-hornidurako hodiaren obren ondorioz, Oiarbide bidea ibilgailuentzat itxita egongo da azaroaren 4tik 16ra bitartean. Jarduketa egiten ari den eremuan etxebizitzak dituzten bizilagunak pasa ahal izango dira soilik.

Beraz, herritarrek beste bide batzuk erabili beharko dituzte eta eskatzen zaie Udalatik arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatu ditzatela.

Saneamendu-lanak amaitu ondoren, bidea asfaltatzeko lanak egiteke geratuko dira, aurrerago burutuko direnak. Lan horiek hasi aurretik, behar adineko aurrerapenarekin jakinaraziko da trafikoan izango dituen eraginak.

Añarbe

Añarbeko obrek herriko hainbat puntutan eragin dute. Une honetan asfaltatze lanak egiteke daude udalerriko hainbat puntutan -Kale Nagusia, Iparralde Bidea eta Santio Zeharra-. Aurreikuspenen arabera, lan horiek 2026. urtearen hasieran amaituko dira, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Añarbeko bigarren kanaleko obrak direla eta Oiarbide bidea itxi egingo da