Urrian egingo da aurten Rikardo Arregi Kazetaritza sari-banaketaren ekitaldia

Rikardo Arregi. /
Rikardo Arregi.

Sariak 30 urte betetzen ditu eta edizio berezi honek `30 urte, 10 mugarri´ leloa izango du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak aurten hogeita hamar urte betetzen ditu. Orain arteko hogeita bederatzi urteetan sari-banaketaren ekitaldia ekain amaiera edo uztailaren lehenbiziko astean antolatzen zen. Aurten, ordea, antolatzaileek atzeratzea erabaki dute, eta urriaren 26an, ostirala, ilunabarreko 19:00etan, Bastero Kulturgunean, antolatuko da.

XXX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria edizio berezia izango da: aurreko urteetako sariekin konparatua, ezberdina izango da.

Besteak beste, bereziak izango dira sariak, eta berezia izango da sari banaketako ekitaldia.Aurtengo edizioaren leloa da '30 urte, 10 mugarri'. Izan ere, Sariaren hogeita hamargarren urtebetzea ospatzeko helburuarekin urte honetan sarituko direnak dira, Rikardo Arregiz geroko urte guztiotan euskal kazetaritzak egin duen aurrerabide bikainean eredu eta bidegile izan diren hamar mugarri.

 

Fotos

Vídeos