Jon Unanue López: «Gaur erabakiko dugu Andoaingo gudua 2020an antzeztu ala ez»

Jon Unanue López, Andoaingo Gudua ikuskizunaren zuzendaria./UNANUE
Jon Unanue López, Andoaingo Gudua ikuskizunaren zuzendaria. / UNANUE

Manuel Larramendi Bazkunak bilera antolatu du arratsaldeko 19.00etan Basteron, herritarren jarrera ezagutzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Andoaingo gudua zalantza ugariren artean Manuel Larramendi Kultur Bazkunak bilera deitu du gaur, Basteroko ekitaldi aretoan, arratsaldeko zazpietan hasita, datorren urtean Andoaingo gudua laugarrenez antzeztu ala ez erabaki aurretik partaide izaten diren talde eta herritarrengandik zein jarrera dagoen ezagutzeko. Ia berrehun lagun inguru mugitzen dituen ikuskizun hau antolatzeak buruhauste eta lan ugari ematen du, eta Larramendi Bazkunak ez du lor-tzen behar besteko baliabide eta egiturarik lanak txukun eta garaiz antolatu ahal izateko. Beste zalantza batzuk ere badira. Horretaz guztiaz hitz egingo dute bileran.

-Izango al dugu Andoaingo gudurik 2020an, bai ala ez?

-Jende nahikorik ez duzue izaten ala?

-Azken orduan bai, behar direnak, gutxi-gorabehera, azaltzen dira, baina asko oso berandu eta prestatzeko saioetara etorri gabe; eta hori ez da modua! Gure ikuskizunean parte hartzeko eskaintzak andoaindarren aldetik ez du oraindik jaso nahi genukeen erantzuna eta horrek nahiko agerian uzten ditu gure gabeziak. Azkenean, kanpoko jendearengana jo behar izaten dugu behar beste partaide izateko. Eta kanpotarrengana jotzea ondo dago, aberasgarria da guztientzat eta eskertzekoa; baina andoaindarrek beharko lukete nagusi izan eta hori beti ez da horrela... Mustuz gero egin ditugun hiru emanaldiak arrakastatsuak izan dira ikuskizun gisa; baina herritarren partaidetza behar beste eragiteko garaian hutsune handia ikusten dugu. Hala ere, geneuzkan baliabideekin eta hasierako saioak izateko egia da arrakasta handiko ikuskizuna izan dela, baina...

-Andoaindarren aldetik beste jarrera bat itxaroten zenuten...

-Ba bai, egia esateko uste genuen herri giroa sortzeko ikuskizun egokia zela, Andoaingo historiaren oso gertakari garrantzitsua lantzen baita, Andoain, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoa bete-betean jo zuen gertakaria. Eta ez bakarrik 1837an; Gipuzkoaren kokapenak historian zehar gerra guztietan parte hartu beharra ekarri dio eta gure foruen arabera Gaztelako erregearen alde egin behar izatea. Hortik arma erakustaldi edo alarde famatuak... Baina tira, guk ez genuen arma erakustaldirik antolatu nahi, bai, ordea, gerra bere gordintasunean azaltzen duen ikuskizun bat eta, horretarako, andoaindar ugariren partaide-tza ezinbesteko gertatzen zen. Eta partaidetza diodanean, esku hartuz eta eraginez esan nahi dut, ez etxean zain eguna noiz iritsiko den.

-Baina itxaroten ez zenuten laguntzarik ere lortu duzue... Izan al duzue horretan sorpresarik?

-Eta aurreko hiruetan ikusi dugun ikuskizuna osatuta dago ala ezer berririk itxaron behar dugu?

-Iaz Ordizian egin zuten Karlistaldiaren garaiko erakustaldia eta oihartzun handia izan zuen hedabideetan...

-Andoaingo Udalarengandik dirulaguntza izan duzue, baina, urte hauetan...

-Zer gaude orduan hurbilago ez antolatzetik antolatzetik baino?