Borrar

Andoain

Udalak prestakuntza eta kontratazio programa bat jarriko du abian muralismoaren esparruan lan egiteko

Sei hilabeteko proiektua izango da, zortzi pertsonei zuzenduta, batez ere emakumeak

El Diario Vasco

Andoain

Martes, 11 de febrero 2025, 20:23

Udalak prestakuntza eta kontratazio programa bat jarriko du abian. Zortzi pertsonei, batez ere emakumeei, zuzendutako ekimena izango da, hauek iraupen luzeko langabeak, DSBE edota GBEren onuradunak edo kualifikazio txikiko langabeak izanik. Sei hilabetez muralismoaren esparruan lan egiteko eskaintza izango da, 'Berroreka eta ekitaterako lurralde proiektuak. Lehentasunezko arretako kolektiboak' programaren baitan. Lanbidek sustatuta eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuta, EAEko 2021-2027 EGIF Plus programaren esparruan.

Egungo programak muralismoaren alorreko gaikuntzaz gain, aktibazio-espazio gisa eratzen da, beren ibilbide profesionalarekin eta aurretiko esperientziarekin bat datorren jarduera-sektore batean parte hartzen duten pertsonak laneratzeko. Programak irauten duen bitartean, talde-orientazioko ekintzak egingo dira, baita pertsonei banakako bidelaguntza ematea ere, geroko laneratze hori sustatzeko. Hasiera batean, martxoaren 10ean hasiko da programa.

Eskaerak

Eskaintzen diren lanpostuak betetzeko hautaketara aurkezteko modu bakarra Lanbide zerbitzuaren bitartez izango da. Interesa duten eta lanpostu bakoitzerako ezinbesteko baldintzak betetzen dituzten pertsonak bertan izena emanda egon behar dute.

Zalantzak argitzeko, Udaleko Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria lansailera zuzendu (943 30 42 21 telefono zenbakian edo efteknikaria@andoain.eus helbidean).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak prestakuntza eta kontratazio programa bat jarriko du abian muralismoaren esparruan lan egiteko