Santakrutz elkarteak bertso-afaria egingo du bihar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Euskararen Nazioarteko egunaren arira, Santakrutz elkarteak bertso-afari bat antolatu du bihar larunbaterako Andoaingo Udalaren laguntzarekin.

Bertan, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek hartuko dute parte. Bertso-afaria arratsaldeko 20.30tan hasiko da eta menuan urdaiazpikoa, otarrainskak, bakailoa piperradan, entrekota eta postrea izango da.

Andoaingo Euskaraldia

Andoaingo Euskaraldiaren barne, bihar, arratsaldeko 19.00etan, 'Ingelesa uste baino gehiago dakigu' ekitaldia antolatuko da Basteroko ekitaldi aretoan. Parte hartzaileak, Soinuak Musika Eskola, Olagain Txistulari Banda eta Mailu Arruti (bakarrizketa) izango dira. Gonbidapenak Basteron eskuragarri.

 

Fotos

Vídeos