La Salle Berrozpek doako musika-tailerra egingo du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Datorren asteazkenean, hilaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, La Salle Berrozpek 2017an jaio diren haurrentzako doako musika-tailerra antolatuko du. Musikak, erlaxazioaren eta estimulazioaren bidez, haurrei eta beraien familie dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Elixabet Gallo irakasle eta musikaterapeutak emango du tailerra.

Sarrera doakoa izango da baina parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, 943 590 557 telefono zenbakira deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus helbidera idatziz.

 

Fotos

Vídeos