Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia, gaur, Bastero Kulturgunean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia, gaur, arratsaldeko zazpietan, antolatuko da Bastero Kulturguneko auditorioan. Aurtengo XXX. edizioa guztiz berezia da, '30 Urte 10 Mugarri' lelopean, azken berrogeita hamar urteetan euskarazko kazetari- tzan mugarri izan diren 10 eragile sarituko baitira, euskarazko kazetaritzak egin duen aurrerabide itzelean protagonista nagusi izan direnak. Beraz, ez da izango ohiko edizio bat, kazetaritzako eta komunikazio munduko azken urtean izan diren lanik onenak sarituko dituena.

Aurten, Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkun-tza Politikarako Sailaren laguntzaz, ekitaldi berezia antolatu du, non hamar sarituei egin duten lanaren aitortza egingo zaien, Xabier Laka eskultoreak bereziki egindako eskultura bat haien eskuz jarriz.

Ekitaldia musikatua izango da, Joxan Goikoetxea eta Oisune Marin musikariek eta Olatz Prat kantariak jantziko dutena.

Gainera, azken 30 urteei errepasoa egingo dien bideo laburraz gain, On Time ekoiztetxeak eta EITBk aurtengo edizioaren inguruan berariaz egin duten 'Zubi lana' dokumentalaren aurrerapen laburra eskainiko da. Dokumentalean, hain zuzen ere, azken berrogeita hamar urteetan euskarazko kazetaritzak eta komunikazioak bizi izandakoen kontaera egiten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos