Borrar

Psikomotrizitatea, musika eta jolasak lantzeko tailerrak

DV

ANDOAIN.

Sábado, 28 de octubre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

La Salle Berroze Ikastetxeak psikomotrizitatea, musika eta jolasak lantzeko tailerrak antolatu ditu hiruhileko honetarako. 2016an Andoainen jaiotako haurrei eta haien familiei zuzendutako jardunaldiak dira.

Lehenengo tailerra urriaren 31n, asteartez, egingo dute, arratsaldeko 17:00etan, La Salle Berrozpe ikastetxean.

Jardunaldiaren bidez, psikomotrizitateak haur txikientzat dituen onurak erakutsi nahi dizkiete familiei. Saioak 40 minutuko iraupena izango du, eta Iñigo Arozena eta Naiara Yaben ikastetxeko irakasleak izango dira arduradunak.

Familien eta seme-alaben arteko elkarreragina landuko dute, eta helduek haurrak estimulatzeko modu berriak ikasiko dituzte.

Sarrera doakoa izango da eta parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, 943 590 557 telefonora deitu edo lsbandoain@lasalleberrozpe.com helbide elektronikora idatzita.

Tailerra bukatu ondoren, bertaratutakoek ikertzaileen Gela bisitatzeko aukera izango dute.

Iaz jarri zuten martxan ikasgela hori La Salle Berrozpe ikastetxean, bi urteko haurrek manipulazioaren eta esperimentazioaren bides ikas dezaten.

Ikastetxeak doako beste bi taller eskainiko ditu: azaroaren 22an, asteazkenez, musikari buruzkoa, eta abenduaren 12an, asteartez, jolasen ingurukoa. Bata eta bestea 17:00etan hasiko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios