Andoain
Herrian kontsumitzeko udazkeneko bonoen konpaina aurkeztu du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Herrian kontsumitzeko udazkeneko bonoen konpaina aurkeztu du UdalakEl Diario Vasco
ANDOAIN.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02
Udalak, Salkin merkatari eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, 2500 bonu jarriko ditu andoaindarren eskura, tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumo kontzientea sustatzeko. «Badakigu tokiko merkataritzak zailtasunak dituela, eta, horregatik, sektorea babestu nahi dugu udalerrian erosketa bultzatzeko ekimenak abian jarriz. Harreman hurbilagoa sortzen da negozioaren eta bezeroen artean, eta konfiantza eta gogobetetze-giroa sortzen da», adierazi zuen atzo Andoni Álvarez alkateak.
Bonuak maiatzaren 19tik 23ra erosi ahal izango dira Salkinen lokalean (Agustin Leitza kalea, 11) agortu arte. Ilarak saihesteko eta erosketa errazteko tiketak banatuko dira: maiatzaren 15ean (1.500 goizean eta 1.000 arratsaldean) eta 16an (tiketak soberan badaude). Bonuek 50 euroko balioa izango dute eta 30 euroko prezioan salduko dira. Bonu bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da eta kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.