Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako programa bat

Beterri-Buruntza eskualdeko udalek 'Auzolan Berri' programa martxan jartzeko lau urtetarako hitzarmena sinatu zuten atzo. Programa honek urtero gizarte-bazterketa egoeran dauden 15 pertsonen gizarteratzea eta laneratzea du xede. Martxoan jarriko da martxan eta bi atal nagusi izango ditu: alde batetik, lau hilabetez luzatuko den formazio ibilbide bat. Bertan, parte hartzaileek oinarrizko gozogintzan gaitzeko 330 orduko formazio profesionala, 80 orduko lan-praktikak, gaitasun sozio-pertsonalak lantzeko saioak eta jarraipen pertsonalizatua jasoko dituzte. Bigarren fasean helburua enpresa batean lan kontratua lortzea izango da.

 

Fotos

Vídeos