
Andoain
Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, ostiral honetan izango da BasteronSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, ostiral honetan izango da Basteron2025eko Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 8 film laburrekin osatutako bilduma aparta eskainiko du aurtengo edizioan. Zirkuitua apirilaren 11ra bitartean izango da, Euskal Herriko 50 herritan antolatutako emanaldietan. Ostiral arratsaldean egingo du bere geldialdia Andoainen.
Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua bere 22. edizioa beteko du. Euskal zinemagintza hauspotzea du helburua, eta bestetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera ematea eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.
«Urte hauetan guztietan bide arrakastatsua egin du Laburbirak eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentzial bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuitu egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», diote arduradunek.
Aurtengo ediziora 35 film labur aurkeztu ziren eta horietatik, zortzi hautatu dira. Guztira, 97 minututako film labur sorta osatu da, ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz», adierazi dute arduradunek. Zentzu horretan, «denetariko lanak aurki daitezke, eduki zein estiloz. Gainera, hautatutakoen artean zenbait lan saritu ere badira», azaldu dute. .
Hauek dira izenburuak eta egileak: Alba Lozanoren 'Utländsk', Ekain Martínezen 'Prosopagnosia', Sonia Estévezen 'Plazer bat', Ekain Irigoien 'Europa', Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yartoren ' 'Goodbay Kleper', Eneko Sagardoyen 'Betiko Gaua', Jone Arriola Lobeteren 'Hor Konpon', Karmele Mitxelena Etxebesteren 'Pentsatzen dut'.
Esan bezala, «gaur, matxoak 20, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etan aukera izango dugu aurtengo bildumarekin gozatzeko», azaldu dute Udaletik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.