Euskararen erabileran pauso bat aurrera egiteko

Datorren urtean beteko dira berrogei urte, euskara, Euskadiko Autonomia Erkidegoko berezko hizkun-tza, hizkuntza ofizialtzat aitortua izan zela, gogoratu zuen atzo Udalak. 1981eko udal erroldan jasotako datuen arabera, Andoainen, bi urte edo gehiagoko herritarren artean, %36 ziren euskaldunak, eta %44 euskaraz tutik ere ez zekitenak. Hogeita hamabost urte geroago, %56 dira euskaldunak, eta %26 euskaraz deus ez dakitenak, ulertzera ere iristen ez direnak. Hogei puntuko aldea dago. Eta hauek agerian jartzen dute «aukera handia dugula euskara are gehiago erabiltzeko gure eguneroko bizitzan».

 

Fotos

Vídeos