Euskara ikasteko eskaintza zabala dago Buruntzaldeko euskaltegietan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Dagoeneko zabalik dago 2018-2019 ikasturtean euskaltegietan matrikulatzeko epea, eta hila bukaeran amaituko da. Gaur egun, euskara ikasteko eskaintza oso zabala dago Buruntzaldean. Orotara, zortzi euskaltegi arituko dira: Andoainen, Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen AEKren euskaltegi bana, eta Hernanin eta Lasarte-Orian bina euskaltegi, hots, udal-euskaltegiak eta AEKrenak.

Honako hauek dira eskaintzen dituzten ikastaroak, guztiak HABEk homologatutakoak: ikastaro presentzialak (erritmo eta ordutegi desberdinetakoak), autoikaskuntza egunero euskaltegira joan ezin dutenentzat; ikastaro berezituak (gurasoentzat, etorkinentzat, merkatarientzat...); HABEko 1. eta 2. mailako azterketak prestatzeko ikastaroak; EGAko eta HABEren 3. mailako azterketa prestatzeko ikastaroak; Mintzalaguna (aisialdian euskaldun batekin euskara erabiltzeko egitasmoa, astean ordu bateko saioa); eta Gurasolaguna (gurasoen eta zain-tzaileen artean euskararen erabilera sustatzeko).

Iaz 865 ikasle hartu zituzten euskaltegiek eta Buruntzaldeko udalek aurtengorako ezarri duten helburua da datorren ikasturtean, gutxienez, 1.000 ikasle izatera iristea.

Diru-laguntzak

Buruntzaldean euskara ikastea, gainera, merkea da, ia doakoa. Izan ere, euskara ikasteko diru-lagun-tzak jasotzen dituzte ikasleek. Alde batetik, HABEk matrikula ordain-tzeko beka ematen die dagokien ikasmaila gainditzen duten ikasleei. Eta, bestetik, Buruntzaldeko sei udalek diru laguntza handiak ematen dizkiete bertako herritarrei euskaltegietan euskara ikasteko. Matrikula kostuaren %75etik %100era arteko laguntzak ematen dituzte udalek.

Euskaltegiei buruzko informazioa ondorengo estekan topa dezakezue: www.buruntzaldea.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos