Eskola Agenda 21aren Udalbatza berezia bihar egingo da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN

Bihar, goizeko 11:00etan, Eskola Agenda 21aren Udalbatza berezia izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bertan, Andoaingo Lehen Hezkun-tza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanaren emaitza azalduko dute.

Ikasturte honetan, 'Hondakinen kudeaketa' gaia landu dute maila desberdinetan, eta bihar udal arduradunei emaitzak azalduko dizkiete. Era berean, ikasleek hartu dituzten konpromisoak eta herriaren hobekuntzarako proposamenak aurkeztuko dira.