Brontzezko domina Gipuzkoarentzat gazteen larruzko paleta txapelketan

Pau hirian jokatu den larruzko paleta txapelketan Gipuzkoako taldeak brontze domina lortu du./
Pau hirian jokatu den larruzko paleta txapelketan Gipuzkoako taldeak brontze domina lortu du.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Apirilak 19tik 22ra bitartean Frantziako Pau hirian gazteen larruzko paleta txapelketa jokatu da. Hamabi pilota elkartek parte hartu dute lehiaketan, Araba, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Zuberoa, Landak, Toulouse, Pau eta Islas Reunion ordezkatuak izan direlarik.

Bertan 11, 13, 15 eta 17 urtez azpiko larruzko paleta txapelketak jokatu dira. Hamazazpi urte azpiko gazte mailan, Oiartzungo Orkatz Argote hautatzailearen eskutik, Andoaingo Gazteleku pilota elkarteko Xabi Alkorta eta Koldo Ponce, eta Irungo Markel Mutuberriak ordezkatu dute Gipuzkoa.

Sailkapenean, urrea eta zillarra Frantziako Landak eta Okzitaniak bereganatu dute eta gipuzkoarrek, berriz, brontzea.

Bestalde, Iturzaeta 2019 Pala Txapelketa herrikoian parte hartzeko izen ematea zabaldu da. Izen emateko epe muga maiatzak 3a izango da. Txapelketa maiatzak 10an hasiko da eta partidak larunbat goizean eta arratsaldean jokatuko dira.

Izena ematea bi eratara egin daiteke, batetik iturzaeta.memoriala@gmail.com korreoaren bidez, eta bestetik whatsappez (636133897 zenbakian).

Aurten ere finaleko partidaren aurretik partida berezi bat joka-tzeko aukera emango dute antola-tzaileek. Txapelketan final laurdenetara iristen diren bikoteek finala izango dute helburu.

Gainera, eliminatuta geratu diren beste guztien artean zozketa bat egingo da eta suertatutako bi bikoteen artean finalaren aurretik partida bat jokatuko dute Aterpe tabernan afaritxo bat jokoan izango delarik.