Borrar

Andoain

Bihar izango da azken eguna euskara ikasten aritu direnek dirulaguntzak eskatzeko

El Diario Vasco

andoain.

Sábado, 28 de junio 2025, 21:24

2024ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2025eko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatzen diren ikastaroetarako dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea irekita dago bihar arte. Andoain.eus edo andoaindarraeuskaraz.eus webguneetan dagoen eskaera bete eta Udaletxean erregistratu egin behar dute interesa duten guztiek. Udako ikastaroei dagokienez, berriz, urriaren 1era arte egongo da epea irekita.

Eskatzaileek Andoainen erroldatuta egon behar dute. Aurten argitaratu den deialdiak jasotzen dituen berrikuntzen artean, 2024-2025 ikasturtean hasierako mailan aritu diren herritarrei matrikula osoa aurreratu zaie, zati handi bat Habek berak ordaindu baitie eta gainontzekoa Udalak. Euskararen erabilera normalizatzeko funtsezkoa da herritar gehienek euskara ulertzea, horregatik lehentasuna eman zaie euskalduntze bideari ekin zaienei. Beste berrikuntza da ikasturte honetan dirulaguntza eskuratzeko eskatzen den asistentzia minimoa: aurreko ikasturteetan % 85ekoa zen, eta ikasturte honetan % 75ekoa izan da. Gainera, dirulaguntzaren kopurua igo egin da % 90etik % 100era, hau da, Udalak bermatuko die matrikula osoaren bueltaketa baldintzak betetzen dituzten ikasle andoaindarrei, 1.200 euro gehienez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar izango da azken eguna euskara ikasten aritu direnek dirulaguntzak eskatzeko