Borrar
Lehengo urteko Axeri Dantzaren emanaldiko irudi bat. MARÍA
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da ostiral honetan Basteron

Andoain

Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da ostiral honetan Basteron

Arratsaldean zabalduko dute, 18:30etik aurrera, ekainaren 27ra arte. Hau da, sanjoanak igaro arte

El Diario Vasco

Andoain.

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:09

Aurtengoa Andoaingo herriarentzat eta bere kultur ondarearentzat urte garrantzitsua da. Zergaitik? Ba, Adunan eta Andoainen Axeri Dantza berreskuratu zela 50 urte betetzen direlako. Hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste duela mende erdi berreskuratze lan hartan aritu zirenei aitortza egiteko eta Andoainen eta Adunan soilik egiten den dantza hau balioan jartzeko.

Gainera, 50 urte betetze hutsa ospakizunetarako arrazoi nahiko ez balitz, 25 urte bete dira ere emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik, eta hori dela eta, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin, erakusketa bat antolatu da Bastero Kulturguneko erakusketa-gelan. Ostiral honetan, 18:30ean, izango da inaugurazio ekitaldia, baina erakusketa ekainaren 27ra arte ikus ahal izango da, hau da, sanjoanak eta Axeri Dantza igaro arte.

«Urteurrena oroituko duen irudi edo logo bat ere badugu, aspaldiko zor bat kitatzeaz gain merchandaising dotorea prestatuz», adierazi dute antolatzaileek, gogoratuz «ekainaren 24a izango da Axeri Dantzaren egun handia. Aurten ekimen honetan era batera edo bestera parte hartu duten eta parte hartzen duten lagunekin partekatu nahi dugu. Beraz, dantzari, dantzari-ohi, ikusle, jarraitzaile edo axeri dantza maite duen oro animatu nahi dugu egun horretan egingo dugun bazkari herrikoira».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da ostiral honetan Basteron