Borrar
'Ninini' bakarrizketa, «egolatriari eginiko oda», gaur arratsaldean eskainiko du Antton Telleriak Basteron.

Andoain

Antton Telleriak eskainiko duen 'Ninini' bakarrizketarako sarrerak agortuta daude

Barre eginarazteko helburuarekin arituko da ostiral arratsaldean, 19:30etan Basteron, «egolatriari eginiko oda honetan»

María Cortés

Andoain

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:57

Gaur arratsaldean Basteron antolatutako 'Ninini' bakarrizketak 'ez dago sarrerarik' kartela eseki du txarteldegietan. Antton Telleria tolosar kazetari, musikari eta umoregileak bakarrizketa eskainiko du gaur, Bastero kulturgunean. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

'Ninini' izenburupean aurkeztutako emanaldia, udazkenean estreinatu zuen eta herriz herri eraman du umorea tolosarrak, egoera inkomodoak ederki baliatuta algarak sortzeko. Tartean Madril eta Bartzelonan ere izan da.

Telleriaren bigarren ikuskizun honek lehenarekin «zerikusi gutxi» duela aurreratu zuen zabalpenean. «Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. 'Ninini' egolatriari eginiko oda bat da». Gaien artean egongo omen dira bere buruarekin duen harremana, bere izena, bikotekidea, komikoa izatea eta bertsolaria ez izatea. Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. «Metaforfikoki eta metaforikoki soilik, denon hobe beharrez», argitu zuen.

2021eko apirilean eskaini zuen Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketako lehen emanaldia. Ordutik ia bi urtez 55 emanaldi baino gehiago eskaini zituen eta guztietan zuzentasunaren mugak sarri-sarri esploratu ditu eta gutxi izan dira jorratu gabe utzitako gaiak: psikologoak, ETA, Ertzaintza... eta ziurrenik polemika gehien piztu dutenak: irakasleak eta Eibar. Hura biribiltzeko Donostian egindako emanaldi bikoitza baliatuta, birako azkena, «euskaraz grabatutako lehen bakarrizketa» egin zuen. Tarte batean Filminen ikusgai izan ostean, egun YouTuben da. Bigarrenak, 'Ninini' emanaldiak «bidea» egin ostean, ez du atea itxi berriro grabatzeari.

Zinea asteburuan

Basteron zinea egongo da asteburuan. 'Misión Imposible: Sentencia final' pelikula ikusi ahal izango da larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, 17:00etan eta 19:30ean. Haurrentzat, 'Moon, mi amigo panda', larunbatean eta igandean, 17:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antton Telleriak eskainiko duen 'Ninini' bakarrizketarako sarrerak agortuta daude

Antton Telleriak eskainiko duen 'Ninini' bakarrizketarako sarrerak agortuta daude