Andoain sutan, San Joan festetaz gozatzen
Gaurko eguna suziri, kanpai-errepika, dantza, txalaparta eta ohiko emanaldiekin iritsiko da, baina herritarrak ostiraletik dabiltza jaietan murgilduta
María Cortés
Andoain
Lunes, 23 de junio 2025, 02:00
Gaur San Joan bezperako giro magikoak Andoaingo kale eta plazak hartuko ditu, beste urte batez, beste gertuko herri batzuetan bezala. Baina herrian, ostiraletik dabiltza festetaz gozatzen. Atzo bertan, kirol eta musika jarduera ugari burutu ziren, horien artean, Kros mistoaren edizio berria. Aurten, haur, gazte eta Nordic Walking modalitateko partaideekin ere. Erdigunetik burutu den froga amaituta, sailkapen orokorra honakoa izan zen: Elena Beristain-Axier Aranburu (20:26); Jon Imaz-Irati velasco (22:03) eta Maddi Sukunza-Aimar Sukunza (23:30).
Baina igande musikatua izan zen ere atzokoa. Goizean, Udal Musika Eskolako Mugaz taldeko eta Ondarreta eskolako ikasleak prestatutako ikuskizuna egin zen Udaletxe parean. Geroago, Goikoplazan ere, Olagain txistulari elkartearen kontzertua izan zen. Emanaldi berezi honetan hamaika bat abesti entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenak, horien artean, 'San Joan zortzikoa', 'Alborada', 'Xota de mahia', 'Muiñeira grelada', 'Brokel dantza', 'Negra sombra', 'Muiñeira de Freixido', 'Konplize ditut' edo 'Welcome to beach'. Txistulariez gain, Garazi Jauregi abeslariaren eta Mano Gomez gaiteroaren laguntza izan zuten oholtza gainean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.