IV Andoain Laburrean Bideo lehiaketaren sari banaketa, gaur, Basteroko ekitaldi aretoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Andoaingo Bideo eta Zine Eskolak (ESCIVI) laugarren urtez antolatuta, ez profesionalentzako film laburren lehiaketaren sari banaketa antolatu da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan.

Aurkeztutako lanak ikusteaz gain, Kimuak 18 katalogoko 'Espedizio Handia' laburmetraia ikusteko aukera izango dugu. Film hau Iban del Campok zuzendu du. Ekitaldian zuzendaria izango da.

Iban del Campo arrasatearra ere bigarren aldiz izan da aukeratua Kimuak programan, 2009an 'Dirty Marini' dokumentalarekin parte hartu zuen eta. 'Espedizio handia' zientzia-fikziozko lana da. L' Estrenge familia protagonista hartuz, gizakiak izarren hautsa baino gehiago izateko duen nahia behatzen du, familia hau espaziorako bidean jarraituz. Del Campo Ikus-entzuneko Komunikazioko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta bertako ikasleek antolatzen duten Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren sustatzaile eta koordinatzailea da. Besteak beste, 'Un tal Eusebi' (2003), 'Lo bakarrik' (2008), 'Katebegitik' (2011), 'Con Tramontana' (2012) eta 'Tigger!' (2016) laburrak zuzendu ditu.