IV. Andoain Laburrean bideo lehiaketa astelehenean aurkeztuko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, IV. Andoain Laburrean Bideo Lehiaketaren deialdia ezagutzera emango du Andoaingo Udalak, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolarekin (ESCIVI) batera.

Aurkezpenean lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak azalduko dituzte Ainara Rodriguezek (Udaleko Euskara zinegotzia) eta Ainhoa Aiertzak (ESCIVIko irakaslea).

Datorren astelehenean ere, goizeko 11.00etan, aparteko ba-tzarra egingo du Andoaingo Udalbatzak, eta bi gai aztergai izango ditu: aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala onartzea, batetik, eta Andoaingo Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) onartzea, bestetik.

Bertso-afaria

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Santakrutz elkarteak bertso-afaria antolatuko da gaur, arratsaldeko 20.30etan. Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek hartuko dute parte.

Andoaingo Euskaraldia

Gaur, arratsaldeko 18.00etan, Andoaingo Euskaraldiaren barne, 'Ingelesa uste baino gehiago dakigu' ekitaldia antolatuko da Basteroko ekitaldi aretoan. Parte-hartzaileak Soinuak Musika Eskola, Olagain Txistulari Banda eta Mailu Arruti (bakarrizketa) izango dira. Gonbidapenak, Basteron eskuragarri.

 

Fotos

Vídeos