Andoain
A-15 autobidea bi noranzkoetan itxiko da gaur gauean, 22:00etatik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
A-15 autobidea bi noranzkoetan itxiko da gaur gauean, 22:00etatik aurreraEl Diario Vasco
andoain.
Martes, 3 de junio 2025, 20:27
A-15 autobideko Gorosmendiko (Donostiarako noranzkoan) eta Oindolarreko (Iruñerako noranzkoan) tunel barruko obrak direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak errepidean eragina izango duten hainbat jarduketa egin behar ditu. Aurreikusitako lanak egiteko nahitaezkoa da errepidea bi noranzkoetan erabat ixtea gau batean zehar.
Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da errepidea, Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera. Autobidea bi noranzkoetan moztuko da gaur gauetik bihar goizera, hau da, ekainaren 4ko 22:00etatik ekainaren 5ko 6:00etara bitartean.
Egin beharreko lanen artean Gorosmendiko eta Oindolarreko kontrol eta komunikazio sareak eguneratzea dago. Mozketa aprobetxatuz, beste enpresa batzuek galtzadan eta instalazioetan hainbat lan egingo dituzte.
Azpimarratzekoa da, A-15 autobiaren Andoaingo noranzkoan egingo den mozketak erabiltzaileek beste ibilbide batzuk erabili behar izatea eragingo duela.
Ibilbide luzeetarako Nafarroatik Gipuzkoarantz, gomendatutako ibilbidea izango da, N-I errepidea hartzea Altsasuraino eta jarraian A-10 autobia (Sakanako autobia) Irurtzuneraino. Soilik helmuga inguruko herriren bat denean, besteak beste, Berastegi, Elduain eta Berrobi,
Andoaingo noranzkoan itxita egongo denez, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko lotunean bira egin beharko dute, GI-2130 errepidetik zirkulatuz (Tolosa-Leitza) haien helmugara iristeko. Ibilbide luzeetarako Gipuzkoatik Nafarroarantz, Iruñeko noranzkoko bide itxieraren ondorioz, A-15 autobideko erabiltzaileek, N-I errepidetik joan beharko dute Gasteizko noranzkoan Altsasuraino eta A-10 autobia (Sakanako autobia) Irurtzuneraino izango dira gomendatutako ibilbideak. Lekunberrira edo Leitzara doazenek, horren ordez, GI 2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) erabili ahal izango dute Tolosatik. Desbideratzea behar bezala seinaleztatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.