Andoain
A-15 autobidea itxi egingo da bi noranzkoetan ostegun gauetikostiralera arteSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
A-15 autobidea itxi egingo da bi noranzkoetan ostegun gauetikostiralera arteEl Diario Vasco
andoain.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:18
A-15 autobideko Gorosmendiko (Donostiarako noranzkoan) eta Oindolarreko (Iruñerako noranzkoan) tunel barruko obrak direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak autobidearen ustiaketan eragina izango duten hainbat jarduketa egin behar ditu. Aurreikusitako lanak egiteko nahitaezkoa da errepidea bi noranzkoetan erabat ixtea gau batean zehar. Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da errepidea, Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera. Mozketa maiatzaren 22ko 22:00etatik maiatzaren 23ko 06:00etara bitartean egingo da.
Azpimarratzekoa da A-15 autobiaren Andoaingo noranzkoan egingo den mozketak erabiltzaileek beste ibilbide batzuk erabili behar izatea eragingo duela. Ibilbide luzeetarako Nafarroatik Gipuzkoarantz, gomendatutako ibilbidea izango da, N-I errepidea hartzea Altsasuraino eta jarraian A-10 autobia (Sakanako autobia) Irurtzuneraino.
Soilik helmuga inguruko herriren bat denean, besteak beste, Berastegi, Elduain eta Berrobi, Andoaingo noranzkoan itxita egongo denez, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko lotunean bira egin beharko dute, GI-2130 errepidetik zirkulatuz (Tolosa-Leitza) haien helmugara iristeko. Ibilbide luzeetarako Gipuzkoatik Nafarroarantz, Iruñeko noranzkoko bide itxieraren ondorioz, A-15 autobideko erabiltzaileek, N-I errepidetik joan beharko dute Gasteizko noranzkoan Altsasuraino eta A-10 autobia (Sakanako autobia) Irurtzuneraino izango dira gomendatutako ibilbideak.
Lekunberrira edo Leitzara doazenek, horren ordez, GI- 2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) erabili ahal izango dute, Tolosatik. «Desbideratzea behar bezala seinaleztatuko da», adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.