4.000 bizilagunen hondakin-urak, Adunako araztegira

Uraren Euskal Agentziak horretarako behar zen kolektore tartea abian jarri du, uholdeei aurre egiteko lanak aprobetxatuz

dv

Viernes, 5 de febrero 2016, 11:25

Uraren Euskal Agentziak ostegunean jarri zuen abian Villabonako 4.000 bizilagunen hondakin-urak Gipuzkoako Urak kudeatutako Adunako araztegira bideratuko dituen kolektore tarte berri bat: 84 metro luzerako tarte horrek tratatu gabeko hondakin-uren isurketa garrantzitsu bat kenduko dio gainetik Oria ibaiari.

Publicidad

Orain arte, Villabonako hondakin-uren isurketa etengabe jariatzen egon da Zubimusuko zubiaren eskuin ertzeko estribuan. 84 metro luzerako kolektore tarte berri horrek bere garaian Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki zuen kolektore tartearekin bat egingo du, ibaiarekin parez pare doan kaletik doana eta Villabonako Kale Nagusiaren jarraipena.

Lanok Oria ibaiaren ibilgua zabaltzeko eta eskuin ertzean ura bideratzeko pareta berri bat eraikitzeko lanen atal bat dira, Zubimusuko zubiaren inguruan. Orain, Eusko Jaurlaritzari atxikitako URAk Zubimusuko zubiaren -Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen Zuzendaritzak katalogaturiko harrizko arkua- erdiko baoa egonkortzeko aurretiazko lanetan dihardu; ondoren, zubiaren hobekuntza hidraulikoari ekin hasi ahal izateko, bai eta puntu horretan ibilguaren zabaltzeari, eta, azkenik, eskuin ertzeko bideratze paretari ekiteko (arkuaren atzealdetik zehar baitoa kolektore berria).

Helburua da Zubimusu zubiak jatorrizko egitura zati bat gordetzea; eta, era berean, hustuketa ahalmena handiagoa lortzea ezohiko ur-goraldiek sor dezaketen uholde-arriskuari begira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad