Umoristaren ikuskizuna CBA berrian ospatuko dute ostiralean.

Irun

Zuhaitz Gurrutxagak 'Nortasun agiria' aurkeztuko du ostiralean CBA Kultur Gunean

Elgoibartarraren hirugarren bakarrizketa dena bizipen pertsonal errealetan oinarritzen da

M. A. I.

Irun

Miércoles, 8 de octubre 2025

Zuhaitz Gurrutxaga umoristak 'Nortasun agiria' ikuskizuna eskainiko du ostiralean. Elgoibartarrak hirugarren bakarrizketa izango dena antzeztuko du zabaldu berri den CBA Kultura Gunean, 20:00etatik aurrera.

Publicidad

Sarrera orokorrek 10 euroko prezioa dute, 7 euro langabetuak eta Gazte Txartela dutenen kasuan. Salgai daude irun.org/sarrerak web orrian eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

Aurreko aldietan bezala, oraingoan ere bizipen pertsonal errealetan zentratzen da umoristaren bakarrizketa hau. Besteak beste, bikote-harremanen hausturek sortutako mina, euskaldun ona izateko zailtasuna edo sexu-harremanetan TOC (Nahaste Obsesibo Konpultsiboa) izateak eragin ditzakeen buruhausteak aipatuko ditu.

Zuhaitz Gurrutxaga futboletik erretiratu eta urte gutxira hasizen bakarrizketak eskaintzen, lehen mailako jokalari izan zen garaia bere ikuskizunaren ardatz nagusi zela.

Ordutik egindako lehen bi lanak 'Futbolisto baten konfidentziak' eta 'FutbolisTOC' izan ziren. Horiez gainera, zenbait antzezlanetan ere parte hartu du. Ander Izagirre idazlearekin batera 'Txapeldunordea' liburua ere idatzi zuen, komediaren eta larritasunaren arteko autobiografia distiratsu eta gordina.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad