Borrar
Miren Gaztañaga, 'Zorretan' antzezlanaren eszena batean. HIKA TEATROA
'Zorretan', maitasunari eta zaintzari buruzko tragikomedia

'Zorretan', maitasunari eta zaintzari buruzko tragikomedia

Egoera komikoak, absurdoak eta surrealistak tartekatzen dira 19:00etan Amaia KZn ikusgai izango den antzezlanean

Xabier de la Linde García

Irun.

Viernes, 2 de mayo 2025

'Zorretan' izeneko «zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa» izango da gaur ikusgai Amaia kultur zentroko eszenatokian. Antzezlana arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak 8,5 euroko prezioa izango du.

2024ko urrian estreinatua, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako eta sortutako obrak amatasuna, ama-alabaren arteko harremana, zaintza edo maitasuna lantzen ditu, besteak beste.

  • Eguna eta tokia. Gaur, maiatzaren 3an, larunbatarekin. Amaia Kultur Zentroan, 19 00etan. Sarrerak, 8,5 euro, irun.org/sarrerak webgunean

  • Zuzendaritza Agurtzane Intxaurraga.

  • Ekoizlea Hika Teatroa.

  • Antzezleak Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza.

Egoera komikoak, absurdoak edo surrealistak txandakatzen doaz antzezlanean zehar, pertsonaien iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko jauzien bitartez.

Emakume eta Gizona izeneko bikotearen egunerokoa hankaz gora jarriko da emakumeak bere ama haiekin bizitzera joango dela ulertzen dionean. Hortaz, Emakumeak bere mamuaren aurka borrokatu beharko du.

Miren Gojenolaren laguntzarekin zuzendaritzan, Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza aktoreek parte har-tzen dute Hika Teatroak ekoitzitako antzezlan honetan.

Zuzendari beraren hitzetan, amarena «egunerokotasunik galtzen ez duen gaia da» eta hasieran komedia bat izateko asmoa bazuen ere, hainbat estiloen nahasketaren emaitza da 'Zorretan'. Bertan, aurrez aurre jartzen ditu Intxaurragak bere beldur eta 'ni' guztiak: amarena, zuzendariarena, emakumearena, sorginarena...

Azpimarratzekoa da 'Zorretan' obrak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXV. Donostia Antzerki Saria jaso zuela martxoaren 27an. Bestek beste, epaimahaiak balioan jarri zuen antzezlanean jorratzen diren gai sakonak «modu oso egokian» taulagaineratu izana, lanaren osotasuna eta jakin-mina bukaerara arte irautea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zorretan', maitasunari eta zaintzari buruzko tragikomedia