Borrar
Las diez noticias de la jornada
Arantza Zulet, Josu Iguiñiz eta Gema Urtizberea, atzo. J. O.

Irun

Zabalik gaurtik, Udagiro programaren izen-ematea

J. O.

irun.

Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:19

Euskara udal arloak antolatzen duen Udagiro programak izen emate epea zabaldu du gaur, hilak 15. Josu Iguiñiz Euskara ordezkariak, Arantza Zulet arloko teknikariak eta Gema Urtizberea Herri Jakintza Euskaltegiko zuzendariak egitasmoaren xehetasunak azaldu dituzte: Udagiroren helburu nagusia da beste herrialde edo erkidegoetatik etorri berritako haurrei eta gazteei euskara ikasten laguntzea, uda eskola ludiko baten bidez. Herri Jakintzak kudeatzen du programa.

«Irunera sustraiak urrun utzita etorri behar izan dutenei lagun-tzen diegu, eta baloratzekoa da bilatzen duten integrazio hori, gure kultura eta hizkuntzaren jakingarriak izanik», azpimarratu zuen Josu Iguiñizek. Harrera ona izaten ohi du programak, Gema Urtizbereak baieztatu zuenez: «badago jendea euskaltegian jarrai-tzen duena Udagiroan izan ondoren. Borondatea, gogoa eta ilusioa ikusten da partaideetan».

Informazioa dagoeneko zabaltzen ari da Irungo eskolen laguntzarekin. Izen-emate epea maiatzaren 23ra arte luzatuko da. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago Udagiro: parte hartzeko, haur eta gaztetxoak 2023 eta 2025 bitartean Irunera etorri izanak eta Irungo ikastetxe batean eskolatutak egon behar dira. Inskripzioak irun.org webgunearen bidez egin daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik gaurtik, Udagiro programaren izen-ematea

Zabalik gaurtik, Udagiro programaren izen-ematea