Borrar

Irun

Udaleko Euskara Zerbitzuak Loidi bekaren edizio berria deitu du

M. A. I.

irun.

Martes, 4 de marzo 2025, 20:54

Udaleko Euskara Zerbitzuak Jose Antonio Loidi ikerketa bekaren 17. edizioa deitu du. Aipatu bekak omenaldi bat izan nahi du adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, eta, aldi berean, euskaraz egindako ikerketa suspertu eta bultzatu hainbat esparrutan.

Josu Iguiñiz, Euskara saileko ordezkariak, herritarrei parte hartzeko deia egin die: «bi urtero antolatzen den ikerketa beka berriro gure artean dugu eta aukera aproposa eta polita da gure hizkuntzako xehetasunak azaleratzeko. Hainbat gai ezagutzeko aukera izan dugu azken urteetako irabazleekin: Irungo euskara, hiriko gune berdeak, bertsoak eta bertsolariak, irakurzaletasuna... Horrelako lanak oso interesgarriak dira hiritarrentzat eta hiriarentzat, euskara eta Irun goraipatzen baitugu», ordezkariak azpimarratu duenez.

Martxoaren 24ra arte

Deialdira aurkezten diren proposamentak hainbat esparrutan kokatu daitezke: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia edo botanika. Ikerketa-lana originala eta argitaratu gabea izan beharko du. Norbanakoek edo taldeek eska dezakete laguntza, eta unibertsitatean graduatuak izan beharko dira eta EGA agiria edo baliokideak eduki.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 24ra bitartera egongo da zabalik. Oinarriak, informazioa eta eskaera-orri eredua Udaleko webgunean daude eskuragarri.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleko Euskara Zerbitzuak Loidi bekaren edizio berria deitu du