«Tradizioak garai berrietara egokitzeko» dei egin die Emakundek Irungo Udalari eta herritarrei

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Zuriñe Elordi idazkari nagusia Alarde Mistoari babesa ematen izan dira/Irekia
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Zuriñe Elordi idazkari nagusia Alarde Mistoari babesa ematen izan dira / Irekia

Lehen alarde parekidearen 20. urteurrenean, berdintasunaren alde lan egin dutenen lana goraipatu eta azpimarratu dute lan egiten jarraitzeko beharra: «Oraindik asko dago egiteko, baina atzera pausorik ez duen prozesu baten aurrean gaude, etorkizuna berdintasunaren aldekoa da»

Gaur Irunen San Martzial jaiak direla eta, bertan izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, eta Zuriñe Elordi idazkari nagusia, Alarde Mistoari babesa emateko. Landaidak gogorazi du «gero eta herri gehiago» direla herritarren laguntzarekin euren «tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko» eta dei egiten die Irungo Udaleko ordezkariei eta bertako biztanleei aurrera pausoa eman dezaten Irunen ere bide honetatik.

Emakunderen ustetan tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, baina «eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko». Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez.

Lehen alarde parekidearen 20. urteurrenean, Emakundek urte guzti hauetan jaietan berdintasunaren alde lan egin dutenen lana goraipatu du eta azpimarratu nahi izan ditu eman diren aurrera pausoak. «Oraindik asko dago egiteko, baina gero eta jende gehiagok babesten du alarde parekidea. Atzera pausorik ez duen prozesu baten aurrean gaudela uste dut, etorkizuna berdintasunaren aldekoa delako«, adierazi du.

Emakunderen ustetan, elkarrizketa da bide eraginkorrena errespetuan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko. Emakunderen iritziz elkarrizketa lehen pausoa da, ezinbestekoa, elkarbizitza lortzeko eta gogoratu du herriaren gehiengoak erakunde publikoei eskatzen diela jarrera aktibo bat izan dezaten konponbide batera heldu ahal izateko. Hau dela eta, deia luzatu diete udaleko talde politikoetako ordezkariei elkarrizketa prozesua bultzatu dezaten.

Emakundek gogoratu nahi du berdintasuna balore soziala eta demokraziaren oinarrizko ardatza dela, etalegeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko betebeharra dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin. Horretarako, esan du, elkarrizketa, elkarlana eta akordioa dira arazoa konpontzeko tresnak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos