
Irun
Tokiko komertzioan erosteko 40 bono banatu ditu Kontsumo ArloakSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
Tokiko komertzioan erosteko 40 bono banatu ditu Kontsumo ArloakM. A. I.
Irun
Lunes, 17 de marzo 2025, 20:34
Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna martxoaren 15ean burutzen dela eta, Irungo udaletxeko areto nagusian, egokitu zaizkien erosketa bonuak banatu zitzaizkien 'Bermearekin kontsumitu. Irunen erosi' kanpainako irabazleei joan den ostiralean.
Saridunekin batera, Irungo Udaleko jarduneko alkatea eta Kulturako ordezkari Nuria Alzagak, Kontsumoko ordezkari Sandra Caballerok eta Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoaren arduradun Mikel Zabaletak parte hartu zuten ekitaldian.
Alzagak nabarmendu zuenez, «oso esanguratsua da hiriko saltoki askok parte hartu izana kanpaina honetan. Zehazki, 34 atxiki zaizkio ekimenari. Ezin pozikago gaude, lagundu egin nahi baitiegu eta horretarako sustatzen baititugu bertako saltoki eta ostatuetan kontsumitzea bultza-tzeko politikak», nabarmendu zuen jarduneko alkateak.
Caballerok, berriz, irabazleak zein parte hartzaileak zoriondu zituen: «Irunen kontsumitzaileen eskubideak hobeto ezagutu daitezen lagundu dute eta funtsezkoa da hori Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoarentzat. Gainera, kanpainari esker, Irungo saltokiek beren bezeroak saritu dituzte, eta are etorkizunerako fidelizatu ere. Azkenean, Udalaren helburua irundarrek hirian bertan kontsumitzea da», gogoratu nahi izan zuen ordezkariak.
Caballerok aipatu zuen ere kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoak sustatzen duela kanpaina, «Irungo saltokiekin elkarlanean, kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak ezagutarazteko eta haien inguruan sentsibilizatzeko».
Kanpainan parte hartu dutenek 34 saltokitan jarri zen lau galderako formulario bati erantzun zioten ezarritako epearen barruan, kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak hartuta gaitzat.
Guztira, 727 pertsonak parte hartu dute kanpainan, eta 167k erantzun diete ondo galdera guztiei. Kanpainaren oinarriei jarraituz, 167 pertsona horien artean zozketatu dira erosketa bonuak; guztira, berrogei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.