Irun
'Scrooge eta mamuak' haurrentzako film eszenikoa, bihar Amaia kultur zentroanSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
'Scrooge eta mamuak' haurrentzako film eszenikoa, bihar Amaia kultur zentroanX. DE LA LINDE GARCIA
Irun.
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:12
Bihar, maiatzaren 4an, igandearekin, Amaia lultur zentroak Charles Dickens idazlarean Gabonetako Ipuina klasikoaren egokitzapen librea den 'Scrooge eta mamuak' izeneko obra hartuko du taulagainean. Hitzordua arra-tsaldeko 17:00etan izango da eta sarrerak 5,5 euroko prezioa izango du.
Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da honakoa, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
Ikuskizuna Charles Dickensen Gabonetako Ipuinaren egokitzapen gaurkotua da, konpainiak berezko duen estilo eta formara moldatua.
Antzezlanaren zuzendaria den Alex Gerediagak egin du Dickensen testuaren egokitzapena eta Kepa Errastik euskaratu du testua. Antzezle lanetan, berriz, Na Gomes eta Sandra Fernandez Aguirre arituko dira.
Antzezlanak diruarekin obsesionatua dagoen Ebenezer Scrooger bankariaren istorioa konta-tzen du. Gau batean, hil berri den Marley bazkidearen mamua agertuko zaio Scroogeri. Hiru mamu bisitatzen baditu, bizirik jarrai-tzeko aukera eskainiko dio mamuak.
Hiru mamu horiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da eta aurretik duen etorkizun tristeari erreparatuko dio.
Gerediaga berak bultzatutako eta «arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan» oinarritutako egitasmo independientea da Khea Ziater.
'La sed del minotauro' eta 'Scrooge eta mamuak' dira zuzendariaren azken lanak. Ikus-kizun horien bitartez «publikoaren konplizitatea» lortzea du helburu zuzendariak, «pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz ari-tzen direlako». Horretarako, lengoia ez konbentzionaletik gertu agertzen da Gerediaga.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.