Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ikasleek mahiak eta aulkiak Plaiaundi institutuko patioan pilatu zituzten.
Plaiaundi institutuak 180 mahai eta 295 aulki eman dizkio Seaskari

Irun

Plaiaundi institutuak 180 mahai eta 295 aulki eman dizkio Seaskari

Senpereko Kattalin Elizande ikastolara bideratuko ziren eta dagoeneko bere egoitza berrian daude

M. A. I.

Irun

Miércoles, 26 de febrero 2025, 20:09

Plaiaundi institutu irundarrak zaharrak ziren 180 mahai eta 295 aulki erretiratu ditu urte hasieran, baina zabor bihurtu ordez eta egoera egokian zeudela ikusita, Seaskaren bidez, Senpereko Kattalin Elizande ikastolara bideratu dituzte. Material hori Iparraldeko ikastola hortako hainbat gela berritzeko zegoen beharrari erantzuteko erabili da.

«Ekimena duela hainbat hilabete lantzen hasi zen. Seaskarekin harreman estua dugu», adierazi zuten Plaiaunditik. Irungo institutuak aukera ikusi zuen aldatu behar zuen materiala Iparraldeko ikastolak duen beharrari erantzuna emateko bideratzeko.

Plaiaundin azken asteetan altzari-ordezkapena egin da eta mahai zein aulki zaharrak gorde dira Iparraldera eraman ahal izan diren arte. Eta altzarien lekualdaketa lehengo astean egin zen.

Garraio eta Logistikako irakasleek antolatuta, materiala kentzeko eta kargatzeko operazioa Nazioarteko Merkataritza, Garraio eta Logistika eta Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikaria zikloen irakasle eta ikasleen laguntza izan zuen.

Hala, astearte goizean, Nazioarteko Merkataritza eta Garraio eta Logistikako ikasleek, irakasleen laguntzaz, material guztia patiora eraman zuten (180 mahai eta 295 aulki) eta arratsaldean, Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikaria zikloko ikasleek Taberna Logistics enpresako kamioian kargatu eta estibatu zuten. Kamioiaren kontratazioa Garraio eta Logistika zikloko ikasleek kudeatu zuten.

Behin Senperen, Seaskako irakasleen laguntzarekin, materiala deskargatu zen eta dagoeneko Kattalin Elizalde ikastolako ikasleak mahai eta aulki hauek erabiltzen ari dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Plaiaundi institutuak 180 mahai eta 295 aulki eman dizkio Seaskari