Borrar
'Baleazaleak' ikuskizunak txotxongilo antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu. OSTOMILA

Irun

Ostomilak bere 'Baleazaleak' antzeztuko du Euskaraldiaren egitarauaren barne

Txotxongilo taldearen emanaldia larunbatean izango da, 17:30ean Pio XII plazan

Jueves, 22 de mayo 2025

Euskaraldiaren programak kultur aukera ugari ekarri ditu Irunera azken egunetan eta, igandean amaitu aurretik, bereziki etxeko txikiei zuzendutako hitzordu berri bat eskainiko du: 'Baleazaleak' emanaldia izango da ikusgai larunbatean, 17:30etatik aurrera Pio XII plazan Ostomila Txotxongilo Taldearen eskutik.

«Balea-abentura bat da, eta neskato baten istorioa», laburbiltzen du taldeko Tamara Cuéllarrek. Txotxongiloak eta zuzeneko musika uztartzen ditu Rubén Mejutorekin batera sortu duen ikuskizun honek. Emanaldietan, bi edo hiru abeslarik eta ukelele- edo gitarrajole batek parte hartzen dute. Euskal kulturak garrantzia du istorioan, baina baita mik ́maq tribuarena: 'Baleazaleak' ikerketa sakon baten ondorioa da, non bi kulturen arteko loturak aurkitu zituzten egileek. Emaitza, Elaiaren istorioa da, txotxongilo bidez irudikatua.

  • Ostirala. Eguzkitza kantuz (15.30ean eskolako kanpoaldean), Kamishi-Jai antzerkia (17:00, Alberto Anguera plaza), Oskarbiren kontzertua (19:00, Amaia KZ).

  • Larunbata. Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia (12.00, San Juan) eta 'Baleazaleak' (17:30, Pío XII plaza).

  • Igandea. Muxikoak Jeiki Hadirekin (12.00, San Juan), Euskaraldiaren itxiera ekitaldia Skola Musik eta Pauso-Karekin (19:00, Zabaltza plaza).

Elaia gaur egungo neska euskalduna da, «bertan jaio den hirugarren belaunaldia». Hala ere, oso presente ditu bere mik'maq sustraiak: «hango hizkuntza eta kultura ezagutzen ditu», baina bilaketan sakondu nahi du. Hori dela eta, Elaiak baleazaleen garaira bidaia hasiko du: leku ezkutuak eta mik'maq kulturako izaki mitologikoak ezagutuko ditu; haien artean, suge lumatua.

Rubén eta Tamarak gogorarazten dutenez, 'Baleazaleak' Irunen estreinatu zen 2023ko abuztuan. Ordutik, Galizia, Nikaragua, Costa Rica edo Kubaraino iritsi da Elaiaren historia. Bihar, etxean antzeztuko da berriz ere, ezagutzen ez duten familiei 'Baleazaleak' istorioan murgiltzeko aukera ezinhobea eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostomilak bere 'Baleazaleak' antzeztuko du Euskaraldiaren egitarauaren barne

Ostomilak bere 'Baleazaleak' antzeztuko du Euskaraldiaren egitarauaren barne