Irun
«Liburu bakoitza leku bat da; zurea topatu eta bertan galdu»Secciones
Servicios
Destacamos
Irun
«Liburu bakoitza leku bat da; zurea topatu eta bertan galdu»Miércoles, 23 de abril 2025, 21:07
Lasarte-Oriatik etorri zen atzo Irunera Harkaitz Cano, 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' bere liburuaren lehen atalak irakurtzeko CBA liburutegian. Titulu honen hautaketa ezin hobea zen, «zeren istorioa liburutegi batean gertatzen da. Antzerki bat zen lehendabizi, eta gero liburua, beraz pentsatuta dago ozenki irakurrita izateko», adierazten zuen idazleak. Haren ondoren, irundar askok liburu horren kapituluak irakurri zituzten, «eta irakurle bakoitzak berea egiten du. Liburuak buruan berridazten dira, eta esaten direnean eraldatu, gorputza hartzen dute nolabait. Polita da besten ahotsetan entzutea», azpimarratu zuen Harkaitz Canok. Liburu bat gomendatzeko eskatzean, Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' aipatu zuen, baina baita bilaketa lanetan ibiltzea «liburu-denda edo liburutegi batean. Begiratzea, ikustea eta bakoitzak bere txokoa topatzea. Liburu bakoitza leku bat da, zurea topatu behar duzu eta bertan galdu», norberaren burua berriro aurkitzeko. «Liburu eguna horren errepresentazio bat izan daiteke: joan, ikusi, bilatu...».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.