Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Sari banaketaren ekitaldia BDS Koopen egoitzan egin zen, bertan bi irabazleak izan zirelarik. J.O.

Irun

Kooperatuz sariek Tantai Baso Jabe eta Aiaraldea kooperatiben lana aitortu dute

BDS Koopek Euskadi osoko kooperatiba eta lan-sozietatei zabaldu du sarien hirugarren edizioa

Martes, 17 de junio 2025, 20:26

BDS Koopek aurtengo Kooperatuz sariak banatu ditu. Tantai Baso Jabe Kooperatiba eta Aiaraldea Kooperatiba Elkartea izan dira III. edizio honetan sarituak izan direnak. Sari banaketa BDS Koopen egoitzan ospatu zen. Aurtengoan, ekimena Euskadi osoko lan-sozietatei zabaldu da, BDS Koopeko Dornaku Lantzek gogorarazi zuenez. Eremu honetan, «6.000 enpresa inguruk osatzen dute ekonomia soziala», eta sektoreak «150.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu».

Sari hauekin, BDS Koopek ekonomia soziala zabaltzen jarraitu nahi du, eredu honek «pertsonak eta lana era demokratikoan erdigunean jartzeko aukera ematen digu» eta. Aurtengo ediziora aurkeztu diren proiektuen kalitatea azpimarratu zuen Dornaku Lantzek: «bi soilik aukeratzea zaila izan da», eta zenbait aipamen egin nahi izan dute antolatzaileek «behar sozial kritikoei eran-tzun saretu eta horizontala» ematen diote eta. Honela, Maitelan kooperatiba, EH Kom, Ta Puntu, Eme eta Labox komunikazioa enpresen ekarpena goraipatu zuen BDS Koopek.

Sarituei dagokienez, Tantai Baso Jabe kooperatibak 'Izaera demokratikoari saria' jaso du, honen hezkuntza eta komunitate-proiektuetan ikuspegi transbertsala eta parte-hartzailea baloratuz. Tantaiko Markel Arriolabengoak azaldu zuenez, «basogintza eredua eta baso-enpresa eredua eraldatzeko» helburua du 2018an sortutako enpresa honek. «Erronka nahiko zaila da, baina motibazioa haundia da. Proiektua asko haunditzen ari da», eta sariak honi ematen dion bultzada goraipatu zuen Arriolabengoak, «baita saretzeko aukera ere».

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, berriz, 'Komunitate eta kooperatibekiko lankidetza eta interesa saria' lortu du. Proiektu hau duela hamabost urte sortu zen, «boluntarioki tokiko komunikabide bat sortzeko» Araban, Ander Huidobrok azaldu zuenez. «Hedadura nahiko haundia izan zuen», eta bost urte ondoren, «euskara bizi berritzeko proiektu gehiago» garatzen hasi ziren Aiaraldearen baitan, «ahalik eta bizitzaren esparru gehienetara eramateko euskera». Kultura, hezkuntza ez-formala, feminismoa edo elikadura burujabetzara zabaldu dute helburu hori.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kooperatuz sariek Tantai Baso Jabe eta Aiaraldea kooperatiben lana aitortu dute

Kooperatuz sariek Tantai Baso Jabe eta Aiaraldea kooperatiben lana aitortu dute