Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Dornaku Lanzek atzo aurkeztu zituen Kooperatuz sarian BDS Koopen egoizan, Erromes plazan. OCHOTECO
Kooperatuz sariak Euskadi osora zabalduko dira hirugarren edizioan

Irun

Kooperatuz sariak Euskadi osora zabalduko dira hirugarren edizioan

BDS Koop Eraldaketa Fabrikak printzipio kooperatiboen aplikazioa nabarmentzen duen ekimena aurkeztu zuen

Martes, 11 de marzo 2025, 20:06

BDS Koop Eraldaketa Frabikak Kooperatuz sarien III. edizioa deitu du. Aurtengoan, deialdia Euskadi Autonomi Erkidegoan erregistratuak dauden kooperatiba eta lan sozietate guztietara zabalduko da.

Ekimen honen bidez «printzipio kooperatiboen aplikazioa, enpresaren baitan eta kanpora begira, saritzen dugu», gogorarazi zuen BDS Koopeko Dornaku Lanzek. Euskadi osoraz zabaltzeaz gain, hirugarren edizio honek beste berrikuntza bat dauka: «ez dugu eratze urtea kontuan hartuko». Horrela, sariek printzipio kooperatiboen aplikazioari ematen diete protagonismo osoa: BDS Koopen badakite honek suposatzen duen «esfortzua, eta balioan jarri nahi dugu», azpimarratu zuen Lanzek.

1.500 euroko bi sari

Urteko ibilbidea duten kooperatibak edo lan sozietatei deialdia irekitzea hauen «eboluzioa» nabarmentzeko aukera bat da, baita ere «ikaspen bat» lortzeko modua. «Gure helburua, azken finean, printzipio kooperatiboak ezagutzera ematea da, praktikan gure lurraldean nola gauzatzen diren jakin, balioan jarri eta behar duen oihartzuna ematea», laburbildu zuen BDS Koopeko kideak. Gehitu zuen bezala, ez da beharrezkoa enpresa haundi bat izatea parte hartzeko; deialdia tamaina guztietako kooperatiba eta lan sozietatei zabalduta dago.

Iaz bezala, Kooperatuz deialdia honen bidez bi sari banatuko ditu BDS Koopek: lehenak barne-antolaketa hartuko du kontuan, eta bigarrenak, ingurunean eragiteko gaitasuna. Atal bakoitzako irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dute. Hautagaitzak aurkezteko epea atzo ireki zen eta hilabete egongo da zabalik, apirilaren 11a arte. Parte hartu nahi dutenek bdskoop.eus/kooperatuz web orriaren bidez egin dezakete inskripzioa: bertan aurkituko duten galdetedia osatu beharko dute. Dornaku Lanzek aipatu zuenez, galdetegia «pixkat luzea da», antolatzaileentzat beharrezkoa bait da enpresa bakoitzeko informazio osoa izatea.

Behin epea bukatuta, jasotako erantzun guztiak epaimahai kualifikatu bati helaraziko dizkio BDS Koopek: Mirene Arri (Elkar-Lan), Beñat Irasuegi (Koopfabrika) eta Itziar Barinaga Rementeria (Gezki) dira aurtengo irabazleak aukeratuko dituztenak. Sari banaketa ekainean burutuko da, eta irabazleak ekitaldira bertaratu beharko dira.

Kooperatuz sarien inguruko informazio zabalagoa nahi izanez gero, interesa dutenek antolakuntzarekin harremanetan jarri daitezke proiektuak@bdskoop.eus helbidera idatziz edo 843 740 198 telefono zenbakira deituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kooperatuz sariak Euskadi osora zabalduko dira hirugarren edizioan