Borrar
Urgente Colas de nueve kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
Elikaeskolako Jone Larrañaga, Garazi Lizarraga eta Eli Gallego, Parean Elkarteko Oihana Llorenterekin. OCHOTECO
«Janarian islatzen den arazo bat da, baina askoz gehiago dago horren atzean»

«Janarian islatzen den arazo bat da, baina askoz gehiago dago horren atzean»

Parean Elkarteak eta Elikaeskolak elikadura nahasmenei buruzko hitzaldia eskainiko dute datorren asteartean Palmera Monteron

Joana Ochoteco

irun.

Viernes, 4 de abril 2025, 20:31

Elikadura nahasmenak ez dira arazo berri bat, baina modu kezkagarrian egin dute gora pandemiaz geroztik. Errealitate horri buruzko kezkak bultzatuta, Parean Elkarteak eta Elikaeskolak hitzaldi ziklo bat antolatu dute, elikadurarekin lotutako beste gai batzuen artean arazo hori jorratzen duena. Datorren asteartean, hilaren 8an, elikadura-nahasmenduei helduko diete Palmera Monteron egingo den hitzaldian, 18:30etik aurrera.

Elikaeskolako Jone Larrañaga, June Compañón eta Garazi Lizarraga izango dira hizlariak. Azken honek nabarmentzen duenez, hitzaldiaren hasieran «elikadura nahasmenak zer diren argituko dugu. Mito asko daude oraindik horren inguruan: ez da janariarekin zerikusia duen arazo bat soilik. Janarian islatzen den arazo bat da, baina horren atzean kudeaketa emozional txarra, autoexigentzia, estresa eta beste zenbait gauz egon daitezke».

  • Apirilak 8 'Elikadura nahasmena nola detektatu?'.

  • Maiatzak 13 'Gorputz perfektua, osasuna ala negozioa? Presio estetikoen eragina'.

  • Ekainak 10 'Dietak, pisu ideala... Zer da elikadura osasuntsua?'.

  • Lekua eta ordua. Hitzaldi guztiak 18 30ean hasiko dira, Palmera Monteroko 2. aretoan.

Zifrek agerian uzten dute arazoaren hazkundea; Osakidetzaren datuen arabera, elikadura portaeren nahasmenduagatik lehendabiziko kontsultak % 62,8 areagotu ziren 2021an. 2022an, portzentajeak gora egin zuen berriz ere. Ez da erraza zergatia bilatzea. «Segur aski arazo asko egongo dira horren atzean, baina nik uste dut gako garrantzitsuenetako bat sare sozialen erabilpena izan daitekela», adierazten du Lizarragak.

Sare sozialak irudia eta elikadurari buruzko edukien etengabeko bonbardaketa dira, eta horrek uzten duen aztarna gazteengan bereziki larria da, are gehiago nesketan mutilengan baino. Gainera, sareetan eredu bezala erakusten diren gorputzak, askotan, errealetik gutxi izaten dute. Elikadura nahasmenen gehikuntza azaltzen laguntzen duen beste gako bat «osasun mentala da»: pandemiaz geroztik ere, osasun mentalarekin lotutako arazoek gora egin dute.

Presio estetikoa

Elikaeskolako profesionalek ziurtatu dutenez, geroz eta gazteagoak dira elikadura nahasmenak pairatzen dituzten neskak: «emakumeek jasan dute, betidanik, presio gehiago» estetikari dagokionez, «eta horrela izaten jarraitzen du. Egia da mutiletan ere badirela lehen baino kasu gehiago, baina nesketan batez ere ematen den zerbait da».

Askotan, elikadura nahasmen batera iritsi gabe, «elikadurarekiko osasuntsuak ez diren harremanak sortzen dira». Izan ere, normalizatutak dauden portaera asko ez dira batere osasuntsuak: dieta murriztaileak, baraurik egondako aldiekin konpentsatutako betekadak, kulpa sentimenduak mokadu gozo baten ondoren... Hauetaz ere hitz egingo dute astearteko hitzaldian.

Udara iristear dagoen une honetan, askorentzat dieta egiteko edo bere gorputzaz seguru ez sentitzeko unea da: gizartean argaltasuna edertasunarekin lotuta dagoen kontzeptua da, «baita osasuntsu egotearekin. Eta ez du zertan horrela izan behar».

Seinale kezkagarriak

Gurasoek euren seme-alabek elikadura-nahasmendua dutela antzematuz gero, adi egon beharko lirateke ondoko seinaleei: adibidez, «elikadura bat-bateko moduan aldatzen hasi dela, barauak egiten dituela, denbora guztian bazkaltzeko zer dagoen edo bazkaria nola prestatu dugun galdetzea... Beste seinale bat izan daiteke janaria platerean etengabe sakabanatzen ibiltzea, edo polikiago jatea».

Gai horiei eta beste batzuei buruz astearteko zitan hitz egingo dute. Sarrera librea da eta antolatzaileek elikadura nahasmenei buruzko kezkak dituen orori animatzen diete hurbiltzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Janarian islatzen den arazo bat da, baina askoz gehiago dago horren atzean»