Izaro (Musikaria): «Oso polita da musikari esker eta musikarekin bidaiatzea»

Udazken honetan burutzen ari den biraren barne, Izaro bihar izango da Irunen./JUANTXO LUSA
Udazken honetan burutzen ari den biraren barne, Izaro bihar izango da Irunen. / JUANTXO LUSA

Bizkaitar gazteak bihar aurkeztuko du, Amaia Kultur Zentroan eskainiko duen kontzertuan, bere bigarren diskoa, 'Eason'

JOANA OCHOTECOIRUN.

Izaro Andrés (Mallabia, 1993) bere bigarren diskoa, 'Eason', aurkeztuko du bihar igandea, 19:00etan Amaia Kultur Zentroan eskainiko duen kontzertuan. Sarrerak salgai daude www.amaiakz.sacatuentrada.es web gunean eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

-Hiru hizkuntzatan abesten duzu, euskaraz, gazteleraz eta inglesez. Abesti edo istorio bakoitzak eska- tzen ahal dizu hizkuntza batean edo bestean abestea?

-Hala da, hizkuntzak berak aukeratzen du kantua eta nik izaten uzten diot. Ez dut erabakia kontzienteki hartzen.

-'Eason' diskoarekin aurkitze bat kontatu nahi duzula azaldu zenuen lanaren aurkezpenean. Hilabeteak pasatu dira kaleratu zenetik, aurki-tze berriak topatu ahal dituzu ibilbidean disko honi esker?

-Ba, egia esan, bai. Oso polita da musikari esker eta musikarekin bidaia- tzea. Duela gutxi Mexikon izan gara biran eta aurkikuntza zoragarria izan da. Gainera, bereziki ederra izan da nire musikari guztiekin egin dudalako bidaia hori, eta guztiok gozatu ahal izan dugu aurkitzeaz, norbera, bai elkar.

-Zer suposatu du Donostiak zure bizitzan?

-Etxe bat. Oso maitatua sentitzen naiz bertan, eta nire burua maita- tzera bultzatzen nau.

-'Eason' lanean jorratzen dituzun musika generoen aldetik, aniztasuna oso aipagarria da. Lehenengo diskoarekin alderatuta, estilo desberdinak lantzeko askeago sentitu al zara?

-Bai. Dibertitzeko aukera eman diot nire buruari eta asko gozatu nuen grabaketa prozesuaz.

-Letrei buruz, hitzekin jolastea gustuko duzula argi geratzen da...

-Bai! Iker Lauroba, nire musikarietako bat, hitz-jokoen erregea da eta orain leku guztietan ikusten ditut hizkuntzak bizirik, zirika.

-Komunikazio ikasketak egin zenituen. Zertan izan dira lagungarri zure karreran musikari bezala?

-Modu ezberdinetan komunika- tzea erraztu dit, oholtzatik publikoarekin erosoago komunikatzeko balio dit, sare sozialetan edukiak nola kudeatu, marka baten kon- tzeptua ulertzen lagundu, irudi bat diseinatu... Gauza asko.

-Aipatu duzunez, Mexikon egon zara irailean diskoa aurkezten. Nolakoa izan da esperientzia?

-Zoragarria. Oso maitatuak sentitu gara, oso ondo zaindu gaituzte, jende asko etorri da kontzertuetara... Ahaztezina izan da.

-Hitz egiguzu 'Udazkentour' honetan zurekin dagoen eta oholtzara igotzen den taldeari buruz.

-Iker Lauroba, Oriol Flores, Garazi Esnaola eta Julen Barandiaran daude nirekin oholtzan beti, eta Eneko Yaben soinuan. Asko maite ditut, IZARO ez litzateke posible izango beraiek gabe. Bidaide onenak ditut, profesionalak eta jator-jatorrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos