
Irun
'Itsasadarra' podcast berria eskualdeko gazteen bozgorailua izateko jaio daSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
'Itsasadarra' podcast berria eskualdeko gazteen bozgorailua izateko jaio daTxingudiko badia goitik begiratzen bada, itsasadar batek Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituela ikus daiteke. Hizkuntzari dagokionez, euskara da hiru herrien arteko lotura. Paisai hori eta hizkuntza amankomuna gazteen ahotsetan Mugazgaindiko Partzuergoaren azken ekimena eusten duten ardatzak dira: Antxeta Irratiaren lagun-tzarekin, 'Itsasadarra' podcast-a sortu dute.
Gazteen iritziak entzuteaz gain, ekimen honen bidez Patzuergoak haien ikuspuntuak eta ekarpenak txertatu nahi ditu «egiten dugun lanketan. Oso garrantzitsua da guretzat gazteen kezkak eta hausnarketak ezagutzea», adierazi zuen Nuria Alzaga Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak. Estitxu Urtizberea batzordeko kideak nabarmendu zuenez, «euskaltzaleentzako euskara gure aberria da. Euskerak muga fisikoa gainditzen du eta espazio berdin bat eskain-tzen digu». Hor gauzatuko da ekimen berri hau, Irun, Hondarribia eta Hendaiako gazteek amankomunean duten hizkuntzaren inguruan.
Topagunea abiatzeko tresna irratia izango da, zehazki podcast-a, egungo formatua eta gazteriarekin konektatzen duena. 'Itsasadarra' da bere izenburua, eta aurreikusitak dauden bost saioetan gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte protagonistek. «Programa horietan landuko ditugun gaiak, ama hizkuntza, osasun mentala edo aisialdia adibidez, funtsezkoak dira gure komunitatearen etorkizunerako», azpimarratu zuen Itziar Aizpurua Partzuergoko Zuzendaritza Ba-tzordeko kideak.
Aimar Lopez Antxeta Irratiko kazetariak azaldu zituen ekimenaren xehetasunak: 'Itsasadarra'ren estreinaldia ostiral honetan izango da. Antxeta Irratian entzun ahal izango da, eta www. irunhondarribiahendaye.com webgunean egongo da ere eskuragarri, audio eta bideo formatuan. Ostirala Ama Hizkuntzaren Eguna izanik, hori izango da lehenengo atalaren gaia: «joan den astebukaeran grabatu genuen hiru gazteekin, eta biziki ederra izan zen», azpimarratu zuen Aimar Lopezek.
«Ama hizkuntzez hitz egin bagenuen ere, euskaraz ari ginen heinean naturalki euskarara lerratu zen gaia». Irungo Amaiurrek, Hondarribiko Ierak eta Hendaiako Martxelek horren harira hausnartu zutena entzun ahal izango da ostiralean. Aipatutako hedabideetaz gain, sare sozialetan ere parteketuko dira edukiak: «gazteekin eta gazteentzat egindakoa den heinean, haien kontsumo ohituretara egokitu behar gara», nabarmendu zuen kazetariak.
'Itsasadarra' saioaren protagonistak direnak «gutxi ezagutu dugu eskualde honetan muga fisikoa, salbuespen utzita azken urteetan migrazio politiken ondorioz egon diren kontrolak. Guk ez dugu ezagutu aduana fisikorik», azaldu zuen Aimar Lopezek. «Azken urteetan mugaz gaindiko eta Europar lankidetzek ekarri duten gauza on bat Bidasoaren gaineko muga hori askotan ez dugula ikusten izan da. Horrek ekarri du elkartrukeak naturaltzea, eta horren inguruan hausnarketa bat egiteko aukera dugu eskualde bezala. Muga, agian, beste lekuetan egon daiteke gaur egun».
Dagoeneko hedatzeko prest dagoen lehenengo atal horretan «antzekotasunak eta adostasunak izan dira agerian gehien geratu direnak», ezberdintasunen gainetik. «Mahai inguru formatuan egiten den podcast-a da, 40 bat minututakoa. Oso harian joan den grabaketa izan da», eta gazteek «naturalki elkarren ekarpenaren gainean eraiki dutena».
Datozen ataletan beste zenbait gazteek hartuko dute ahotsa egungo gaietaz hitz egiteko. Eran-tzun baikorra aurkitu du Antxetak haiengana jo duenean: «gure irratiaren ingurugiroan izaten dira beti gazteak». Partzuergoak ere deialdia zabaldu die inguruko gazteei, «eta hor ere erantzunak izan dira». Hiru udalen gazteria sailek lagundu dute ere partaideen bilaketa horretan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
A prisión el hombre acusado de yihadismo en Burgos
BURGOSconecta
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.