«Irunen erosten ditut liburu gehienak», dio Eider Rodríguezek

Miércoles, 24 de abril 2019, 00:55

CBAk, ohiko moduan, Cervantesen Quijotearen irakurketa publikoa hartu zuen atzo. Aurretik, euskarazko irakurketa publikoa egin zen eta honakoan 'Bihotz Handiegia' ipuina izan zen aukeratua, Eider Rodríguez errenteriarrarena. Rodríguezek berak ireki zuen irakurketa. «Ez dut behin ere horrelakorik egiteko aukerarik izan», aitortu zuen. «Gozamen handia da irakurketa partekatua; oso ederra besteen ahotsetan zure lana entzutea».

Publicidad

Egun, Rodríguez Hendaian bizi da, bada hamarkada baino geihago ere. «CBAn irakurle kluban parte hartu dut, Yurre Ugarterekin, eta haurrentzat maileguak egin izan ditugu. Liburutegi ederra da eta liburu kokapena eta hautaketa asko gustatzen zait. Baina ni eroslea naiz. Ondo ezagutzen ditut Elkar eta Brontë Liburu-dendak, izan ere, liburu gehienak Irunen erosten ditut. Gaur karpan egingo diet bisita», adierazi zuen idazleak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad