Irun
Irunek musika eta dantzarekin agurtu zuen Euskaraldia
Secciones
Servicios
Destacamos
Irun
Irunek musika eta dantzarekin agurtu zuen EuskaraldiaIrunek igandean esan zion agur Euskaraldiari Zabaltza plazan egindako azken ekitaldiarekin. Musika eta dantza izan ziren nagusi Skola Musik eta Pauso-Kak eskaini zuten emanaldian. Euriaren konpainiarekin ospatu behar izan zen irekiera ekitaldian ez bezala, Euskaraldiaren itxiera eguraldi onarekin ospatu zen: dozenaka herritar hurbildu ziren Zabaltza plazara kultura eta euskara uztartu zituen ekitaldi horretaz gozatzera.
Ekimenak iraun duen hamar egunetan Udalak eta hainbat erakundek antolatutako ekitaldi ugari izan dira hirian. Zentzu horretan, Udalak atzo deitoratu egin zuen joan den larunbatean Euskaraldiko jardueretako batek denboran eta espazioan kirol-proba batekin bat egin izana: «Northfit Irun lehiaketa eta Txorimaloak Soinu Taldearen, Elatzeta Mutxiko Taldearen eta Elatzeta Abesbatzaren jarduera, Euskaraldia Irun programaren barruan, San Juan plazan egin behar ziren». Azaldu dutenez, «koordinazio-akatsagatik» gertatu zen egoera hori, «baina hainbat alternatiba eskaini ziren, eta, azkenean, Urdanibia plazan egin zen hiru erakunde parte hartzaileekin batera erabakiz». Udalak azpimarratu duenez, «kasu bakar batean ere ez zen euskara bigarren maila batera baztertu», eta Euskaraldiako ekimena lekuz aldatzeko erabakia hartu zen kirol probak «plazan ipintzeko materiala» eta «aurretik finkatutako hirian zeharreko proba-ibilbide bat» zituelako. Udalak egoera hau «berriro gerta ez dadin lanean jarraitzeko» konpromezua erakutsi du. «Barkamena» eskatu du ere eta «entitateen ulermena» eskertu du.
Egoera honen harira, EH Bildu taldeak «Udalak euskararekiko eta euskaraz egiten diren ekimnekiko duen jarrera sistematiko hau» salatu du: «arloen arteko koordinazio faltari egotzi bazaio ere, enegarrenez Udalak euskara bigarren maila batean utzi eta Euskaraldi betean, haur gazte zen helduz osatutako euskarazko ekimen bat zokoratu du. Irunen euskarak ezinbestekoa duen lekurik izan gabe jarratizen duela frogatu da, eta udal gobernu berriak euskararekiko konpromisoa modu irmoagoan adierazi behar duela», azpimarratu du EH Bilduk.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.