Irunek euskararen lekukoa hartzeko eguna
Hirian 23. Korrikak utziko duen eragina irteera puntu izatetik harago hel dadin, AEK-k egun osoan zehar festa giroko egitaraua antolatu du
Hamaika sentimendu eta nerbioak dantzan, heldu da urte eta erdiz su motelean landutako eguna. Gaur abiatuko da arratsaldeko 16:00etan 23. Korrika Irungo San Juan plazatik 'Harro herri' lelopean euskararen aldeko aldarriak hamaika egunez eta 2700 kilometroz zazpi lurraldeetan barrena barreiatzeko. Hori bai, antolakuntzak ez du nahi hiria irteera puntu soila izatea, eragina eta oihartzuna egun hauetatik harago heltzea eta bertaratzen diren partaideengan «oroitzapen ahaztezina sortzea» baita asmoa, are gehiago horixe komunitatean bizitzeak bereziago egingo duela jakitun. Izan ere, Irunen hautua ez da ausazkoa izan. Populazioz Gipuzkoako bigarren hiria, «ez euskal hiztunei dagokionez», 23. Korrikaren bitartez asmoa «euskararen erabilera suspertzeko egoera iraultzea» da.
Oraindik memorian ditu AEK-k 2022ko amaierak Donostiako kaleetan utzitako irudiak, besteak beste Boulevard erabat kolapsatuarekin, eta orduko langa berdintzea eta, ahal dela, gainditzea da jomuga. Duela bi urte bezala eguraldia lagun izatea aurreikusten da, 20 gradutik gorako tenperaturarekin eta euriaren mehatxurik gabe, baina badaezpada deialdia luzatu dute AEK-tik eta Korrikatik azken asteotan egindako agerraldi bakoitzean euskaldun eta euskaltzale oro bertaratzeko.
Noticia relacionada
Ehundaka ikasle Gazte Korrikarekin gozatzen
Ez da Euskal Herriko txoko guztietara bidalitako mezu bakarra «Irunen euskaraz bizitzeko saiakeran» murgilduak dabiltzala eta irundarrek ere «euskaraz bizi nahi» dutela «ozen» helarazi nahi baitute. Eta, noski, egunerokoan Irungo euskaltegiak egindako lana aitortzeko eta gorazarre egiteko. Azken hau irudikatu dute bertako hamaika langileen bitartez, Idoia Genua, Mattin Sorzabalbere, Beñat Alzaga, Maider Ugarte, Uxue Kriado, Koro Lopetegi, Aitor Errazkin, Olatz Berasarte, Andoni Eizagirre, Xalba Elorza eta Maddi Sanz izango baitira lehen kilometroan protagonista. Eguneko egitaraua egiteko egunean aurreratu zuen Alzagak «emozioz» biziko dutela eta lekukoa eskuan izanda «Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera» darraiela irudikatuko dutela. «Gure komunitatearen indarra eta beharra azpimarratu nahi ditugu, egindako lanari gorazarre egin» 'Harro herri' leloak ondo laburtzen duen bezala. Hori bai, Alzagak «oraindik asko dagoela egiteko» ere nabarmendu zuen, besteak beste «euskararen normalizazioa lortzeko» eta horregatik lan egiten jarraitzera deitu zuen. «Korrikak egiten duen bezala, eskuz esku, elkarrekin, euskaraz eta euskaratik».
Urtarrilean Irun irteera puntu izango zela jakin zenetik Korrika Kulturalaren ekimenak jaso duten babesa azpimarratu du AEKtik beste froga argi bat bezala. «Begira zenbat eragile eta talde, zenbat norbanakok ere euskaraz lan egiten. Begira zenbat gauza dauden Irunen, estereotipo horren atzean», azpimarratu zuen Sanzek hedabide honi egindako adierazpenetan. Gainera, lehen eguneko hasiera-jaiaren koordinatzailearen esanetan, «Korrikak aukera eman digu Herriko euskaldun eta euskaltzale guztiok topo egin dezagun, eta guk euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko».
Festa egun osoan
San Juan Plaza 23. Korrikaren irteera puntua baino askoz ere gehiago izango da biharkoan eta ekitaldi nagusia 15:30ean hasiko bada ere, programa ordu batzuk lehentxeago abiatuko da Irungo herritarrek 23. Korrika jai giroan ospa dezaten. Zehazki, egitaraua goizeko 11:00etan hasi da, Gazte Korrikarekin, eta goiz osoan hainbat ekimenek alaituko dute eguna: Muxikoak (Almudena Grandes plazan), bertso triki-poteoak eta artisau-azoka, besteak beste. Azken honetan bederatzi artisauk euren lanak erakutsiko dituzte 19:00ak arte.

Korrika guneak
1
KORRIKA
HASIERA
2
3
Edaria
Komunak
Korrika denda
Janaria
4
SAN JUAN PLAZA
1
11:30Muxikoak
12:30Bertso Trikipoteo
15:30Ekitaldi nagusia
16:00 Korrika hasiera
URDANIBIA PLAZA
2
11:30-19:00 Artisau azoka
17:30Burrunba elektrotxaranga
19:30Esne Beltza
21:30Bad Sound eta Lagunak
3
KONTRAKALE
12:30-15:15 Esertzeko jangelak
Motor eta Mendizaleak elkarteetan
FICOBA
4
08:00-22:00 Doako aparkaleku
zerbitzua
OIHANA HUÉRCANOS

Korrika guneak
1
KORRIKA
HASIERA
2
3
Edaria
Komunak
Korrika denda
Janaria
4
SAN JUAN PLAZA
1
11:30Muxikoak
12:30Bertso Trikipoteo
15:30Ekitaldi nagusia
16:00 Korrika hasiera
URDANIBIA PLAZA
2
11:30-19:00 Artisau azoka
17:30Burrunba elektrotxaranga
19:30Esne Beltza
21:30Bad Sound eta Lagunak
3
KONTRAKALE
12:30-15:15 Esertzeko jangelak
Motor eta Mendizaleak elkarteetan
FICOBA
4
08:00-22:00 Doako aparkaleku
zerbitzua
OIHANA HUÉRCANOS

Korrika guneak
1
KORRIKA
HASIERA
2
3
Edaria
Komunak
Korrika denda
Janaria
4
SAN JUAN PLAZA
URDANIBIA PLAZA
1
2
11:30Muxikoak
12:30Bertso Trikipoteo
15:30Ekitaldi nagusia
16:00 Korrika hasiera
11:30-19:00 Artisau azoka
17:30Burrunba elektrotxaranga
19:30Esne Beltza
21:30Bad Sound eta Lagunak
KONTRAKALE
FICOBA
3
4
12:30-15:15 Esertzeko jangelak
Motor eta Mendizaleak elkarteetan
08:00-22:00 Doako aparkaleku
zerbitzua
OIHANA HUÉRCANOS
Ostean, San Juan plazan instalatuko den oholtzan 15:30ean hasiko den ekitaldian hiru hitzartze izango dira: lehenik Ane Elordik hitz egingo du, Korrikaren koordinatzaileak; ostean helduko da Haize Otañoren txanda, Gipuzkoako AEKren ordezkaria; eta azkenik mintzatuko da Alzaga. Irungo kideek Maddi Sanz arpa-jolearen eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariaren musikaz gozatu ahalko dute eta behin mezua sekretua lekukoan dela, euskararen aldeko martxak 2700 kilometroko ibilbidea egin ostean martxoaren 24ko eguerdiko 12:30ean irakurriko dena Baionan, 16:00etan hasiko dira partaideak Korrikan Irungo kaleetan barrena hainbat erraldoiren laguntzarekin. Esan bezala, Bidasoko AEK euskaltegiko hamaika irakasleek egingo dute lehen kilometroa.
Hondarribian sartu-irtena egin ostean berriro itzuliko da Irunera eta 17:20 aldera utziko du hiria Hendaia jomuga. Dena ondo bidean, Lapurdin barrena segitzen duen bitartean, Irunen jaiak segituko du Burrunba elektrotxarangaren eskutik. Haien txanda 17:30ean helduko da Urdanibia plazaren inguruetan kaleak girotzeko eta, ostean, helduko dira Esne Beltza (19:30) edo Bad Sound-en (21:30) taldeen kontzertuak agertokian.
Dena ondo bidean, Lapurdin barrena segitzen duen bitartean, Irunen jaiak segituko du Burrunba elektrotxarangaren eskutik. Haien txanda 17:30ean helduko da Urdanibia plazaren inguruetan kaleak girotzeko eta, ostean, helduko dira Esne Beltza (19:30) edo Bad Sound-en (21:30) taldeen kontzertuak.
Gipuzkoan beste bitan
Euskararen aldeko martxak duen 2700 kilometrokoan beste bi bisita egingo ditu Gipuzkoara. Lehena martxoaren 19ko arratsaldean izango da Goizuetatik Hernanira sartuta eta biharamuna lurraldean ia osorik igaroko du. Bigarrena 23an izango da Legutiotik Gatzagara igarota. Hala, arratsaldeko 18:00ak aldera Astigarragatik sartuko da Donostiara eta hiriburuan izango da bost ordu inguruz.
Azkenik, 23. Korrika martxoaren 24ko goiz aldean helduko da Baionara eta azken kilometroak bertan egin ostean 12:30ean amaituko da. Mezu sekretuaren irakurketak abiatuko du antolakuntzak itxiera festa modura antolatu duen egitaraua.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.