Irun
Ipuin-kontalari feminista eskainiko du Dorleta Kortazarrek bihar Emakumeen EtxeaSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
Ipuin-kontalari feminista eskainiko du Dorleta Kortazarrek bihar Emakumeen EtxeaM. A. I.
irun.
Martes, 18 de marzo 2025, 19:58
Bihar osteguna, martxoak 20, Ahozko Kontakizunen Eguna da eta hori ospatzeko euskarazko ipuin-kontalari bat antolatu du Berdintasun Zerbitzuak: Dorleta Kortazar ipuin-kontalariak 'Hitzen lapurra' istorioa kontatuko du. Jarduera arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Emakumeen Etxean, eta sarrera librea da toki guztiak bete arte.
Jardueraren helburua da ipuinek duten balioa agerian jartzea, espazio segurua baitira bizitzaz hausnartzeko eta pertsonok bizi dituzten askotariko errealitateak aztertzeko. Izan ere, gizartean ditugun testuinguruak distantzia batetik ikusteko, aztertzeko eta sentitzeko parada ematen dute.
Dorleta Kortazarrek zortzi urtetik gora darama ipuin-kontalaritzan, publiko guztientzako emanaldiak eman baititu hainbat jaialditan, hala Euskadin nola kanpoan.
Narrazioaren ondoren, bertaratuek elkarrekin hausnartzeko espazio bat zabalduko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.