Borrar

Sei ikastetxek beraien ateak irekitzen dituzte

Jueves, 2 de agosto 2018, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jarduerak burutzeko eta jolasak egiteko, Irungo hainbat Lehen Hezkuntzako ikastetxeek beraien ateak irekitzen dituzte uztaila eta abuztuko hilabeteetan. Zehazki, Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta, Lekaenea, Eguzkitza eta Txingudiko patioak Solas Jolaseko haurrek aprobetsatzen dituzte.

Jolas guzti horiek gauzatzeko, hezitzaileen eta koordinatzaileen taldea handia da. Guztira, 89 hezitzaile daude, horrela banaturik: hiru koordinatzaile orokor, logista bat, ikastetxeen arteko 14 koordinatzaile eta 71 begirale.

Haur guztiak 56 taldeetan banatzen dira: 46 uztailean eta 10 abuztuan, talde bakoitzean 10-12 gazte egoten direlarik. Uda honetako 610 parte hartzaileetatik, 15ek dibertsitate funtzionala dute -9 uztailean eta 6 abuztuan-.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios