Borrar
Euskaltegiko ikasleek zenbait froga gainditu behar izan dituzte. I. MONTERO
Irun

Ihes-gelaz gozatu zuten Oiasson Euskararen Eguna ospatzeko

Udalak talde guztiek sinatu zuten adierazpen instituzionala argitaratu zuen atzo, non «udal politiketan euskara erdigunean» jartzeko konpromisoa hartu zuten

Asteazkena, 3 abendua 2025

Comenta

Oiasso Museoan antolatu zen ihes-gela Irunen euskararen eguna ospatzeko jarduera izan zen atzo. Euskaltegietako ikasleei zuzendutako ekimena zen, Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako programaren barne zegoena. Jarduerak euskara modu ludiko eta, aldi berean, dibulgatzailean praktikatzeko aukera eskaini zizkien parte-hartzaileei. Ikasleak goiza pasa zuten museoan zehar ibiltzen, planteatu zitzaizkien erronkei aurre eginez.

Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua luzatu da aurten, eta urrian burutu ziren lehenengo ekintzak. Azaroan jarraitu ondoren, oraindik beste zenbait hi-tzordu proposatzen dira datozen egunetarako: bihar bertan 'Marietak zirkus' haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko da Amaia Kultur Zentroan. Zirkoa eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi hau 17:30ean hasiko da eta gonbidapenak doan eskuratu daitezke irun.org/sarrerak web gunean edo Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

Larunbatean, hilak 6, Irungo Txistulari Taldeak kantujira eskainiko du San Juan, Urdanibia eta Erromes plazetan, 11:30etik aurrera. Arratsaldez, 18:30ean, 'Onbuaren itzala' pelikula izango da ikusgai Oiasso Museoan. Igandean txistulariak aterako dira berriz ere, diana eskaintzeko 08:30ean eta muxikoak 12:30ean San Juan plazan. Euskararen Egunaren egitaraua hilak 14ean amaituko da 'Karmele' filmaren emanaldiarekin, 18:00etan Amaia Kultur Zentroan. Kasu honetan, bertaratzeko gonbidapenak dagoeneko agortu dira.

«Atzera urratsik ez»

Udalak atzo zabaldu zuen udal talde guztiek sinatu duten adierazpen instituzionala. Testuan, hiru konpromiso hartzen ditu Irungo Udalak: «udal politiketan euskara erdigunean jartzea», «hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea» eta «euskarak behar duen jauzian Udalari dagokiona egitea, eta horretarako bitartekoak jartzea».

Adierazpenak beste zenbait hausnarketa jasotzen ditu: «unea da. Euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea. Aisialditik lan munduraino, eta norbanakotik erakundeetaraino, euskaraz hitz egiteko gune erosoak sortzeko unea. Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indar-tzeko unea. Euskararen ezagu-tza zabaltzeko unea. Erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta berriak irabazteko unea. Euskararen biziberritze-prozesuari segurtasuna emateko indarrak biltzeko eta urrats berriak eta ausartak egiteko unea. Asko dugu egiteko, badugu zer hobetu. Eta prest gaude!»

Testuan eskerrak ematen zaizkie «urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei. Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere zuen beharra du. Pozetik, atxikimendutik, ilusioz eta emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distira emateko, eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ihes-gelaz gozatu zuten Oiasson Euskararen Eguna ospatzeko

Ihes-gelaz gozatu zuten Oiasson Euskararen Eguna ospatzeko